2008/03/30

Adiorik ez

Beno lagunok, nonbait, ikastaroaren bukaera ofiziala ailegatu da. Nahiz eta aldez aurretik esan dugun bezala blogak, Gurebloga5-ek, jarraituko duen martxan guk nahi dugun bitartean.

Hemendik aurrera artikuluren bat idazten baldin badugu, 23 autoreetako baten batek, edo iruzkinaren bat idazten baldin badu edozeinek zuen e-posta helbidean horren berri jasoko duzue.

Ikastaoran parte hartze handia izan dugula esango nuke:
  • Izena eman zuten 25 kideetatik 23 sartu ziren Elkarrekin atariko ikastaroan eta 22 onartu zuten Gurebloga5 eko autorea izateko gonbidapena, ondoren, 18k sortu zuten euren blogak.
  • Gurebloga5-en 308 testu argitaratu dira, horietatik 180 artikulu.

Ikastaro telematiko hauek nolabaiteko hutsune edo zuloa uzten dute: azkeneko asteetan horrenbesteko "tratua" izan ondoren ez dugu elkarren berri zuzena izateko paradarik... baina beno dena ezin omen da eta konformatu beharko dugu.

Bukatzeko sorteon zuen blogekin eta adiorik ez,

José Manuel

2008/03/18

MILA ESKER DENOI!

Hain bat gauza ikasi ditut eta martxan jartzen ere saiatu naiz. Lehenengo aldia izan da halako ikastaroan parte hartzen nuela eta beldur pixka bat neukan, oso gutxi dakidalako mundu honetatik, baina gustura ibili naiz. Zintzo eta engantxatuta ibili naiz blogeko sarrerak ikusten eta praktikan jartzen.
Nire helburua bete da: badakit zer den bloga eta zelan erabili. Eskerrik asko JM bideak errazteagatik, bideoak oso ondo etorri zaizkit. Espero dut harremanetan segitzea oraindik asko ikasi behar dudalako.
Besarkada bat, ondo pasa oporrak eta laster arte.
Edoia

2008/03/17

AGUR GUZTIOI

Beno, heldu da garaia agur esateko. Oso pozik nago ikasi dudanagatik eta zuek ezagutzeagatik. Ikastaroak mila ate ireki dit eta orain guztiz liluratuta nago blogesfera honetan. Guztion artean talde polita osatu dugu eta elkarrengandik asko ikasi gainera. Agur, JM,eta hurrego arte. Seguru nago mundu birtual honetan berriro aurkituko zaitudala eta zuei, lankideei, berdin.

Cristina

2008/03/16

ALDI BATERAKO AGURRA

Badirudi agurtzeko unea iritsi dela, baina ez dut horretarako gogorik. Ez, ez dut nahi. Gustura aritu naiz eta zuek guztiei esker, asko ikasi dut. Hala ere, zalantza ugari izaten jarraitzen dudanez, espero dut gureblogean zuekin harremanetan jarraitzeko aukera izatea. Zalantzak eta aurrerapenak komunean (amankomunean) jarri eta denok bide honetan aurreratzen jarraitu dezagun. Beno eskarrikaskoooooooo denei eta OPORRAK PRIMERAN IGARO!. Muxu asko

Malen

2008/03/15

ESKERRAK

Nere helburua ikastaro honetan bloga zer zen ikastea eta ikasten nuena nire kideei transmitizea zen. Oso praktikoa izan da ikastaroa eta ikasi dut zer den bloga , nire kideei kontatu diet eta dagoeneko bostek badaukate beren bloga. Pozik nago eta eskernatu nahi ditut lagundu nauten guztiak: Mila esker.
Oporretan ez naiz hurbilduko ordenagailura, beraz opor onak pasa. Laister arte
Bego

2008/03/14

AGURRAN ERE ZALANTZAK

Hau izan da niretzako lehenengo ikastaroa,egia esateko ez nuen espero hainbeste gauza ikastea eta orain erabat engantzatuta nago.Egunero begiratzen ditut zuen sarrerak eta saiatzen naiz nire blogan ikusitakoak satzea, baina batzuk ez ditut lortu ,beraz jarraituko dut nire saiakerekin.
Josi:
Nik txateatzeko ikono hori blogean jarri nuen,baina ailegatzen zitzaizkidan mesuak ulertezinak ziren eta ez dut lortu txateatxea,dirudienez ez dut erabilera ulertu.

Eskertu nahi dizuet zuen laguntza eta ardura.

Laister arte,ondo igaro oporrak eta besarkada handi bat

Biziatu naiz...

...eta guztia ez bada ere, erruaren zati bat JM eta zuek guztiona da, hainbeste gauza interesgarri jartzen dituzue blog honetan eta zuen blogetan gauero guztietatik bueltatxo bat eman eta bertako nobedadeak ikusi gabe ezin dudala lotara joan. Eta gero nire blogan nobedade horiek jartzeko denborarik ez.

Orain oporrak datoz eta kanpora noa, baina bueltan nik ere jarraituko noizean behin bisita bat egiten eta JM eta enparauei nire zalantzak argitzeko eskatzen.

Ondo pasa oporrak, merezi duzue eta.



Josune

BERRIRO HEMEN...ARAZOEKIN ETA AGURRA!

Ebaluaketa, informeak, karpetak... azken bi aste hauetan denbora gutxi eduki dut saltseatzen jarraitzeko!
Tira, txateatzeko ikono hori blogean jarri nuen, baina lankide batzuekin frogak egiten egon ondoren... frakaso totala! Guri ez zaigu ez argitxo berdea pizten ezta erabilgarria jartzen! Gainera, gaur eguerdian JM txateatzeko moduan zegoela agertu zait, eta idazten hasi naizenean flasheko bertsioa aldatzeko eskatu dit. Bertsio berria deskargatu dut, baina ezer, ez dut lortu!
Galderatxo bat... ikastaroa gaur bukatzen da, ezta? Beraz, hemendik aurrera, aio pelaio?
Beno, bada, ni behintzat oso pozik nago gauza piloa ikasi ditudalako eta beste piloa jubilaziorako geratzen zaizkidalako! je, je... Hurrengoan, sakontzeko ikastaro berriren bat proposatu al dezakezue?
Besarkada bat, ondo pasa oporrak eta hurrengo arte!
moa eta pa!

2008/03/13

beste saiakera bat irudia eta soinuarekin


Ainhoa

edilim-ekin jarraituz


Kaixo JM, irudirik eta soinurik gabeko liburua publikatzea ez da zaila, arazoa hauetako bat duen liburua publikatzerakoan sortzen zait.
Baina, zergaitik ez da ikusten ariketa osoa batera eta bestera mugitzen ibili beharrekoan?.

2008/03/12

Bisitan etorri

Google maps-eko mapak txertatzen

Baten batek eskatu zuen mapak nola txerta daitezkenaren azalpena eta hurrengo bideoan primeran egiten dela uste dut:

2008/03/11

Prueba LIM

Nire bloga zertarako.

Frogatarako blogarekin jarraituko dut frogak egiten baina badut nire lanerako lagungarri izan daitekeen bloga sortzeko asmoa. Blog hau itxia izango litzateke eta bertan HN mintegiko partaideek parte hartzeko aukera izango lukete orain arte e-posta bidez egin ditugun zenbait lan, eztabaida eta esperientzia trukaketak egiteko.
Horretarako BLOGGER-ek arazotxo bat du: ez du euskaraz lan egiteko aukerarik ematen. Saiatu naiz NIREBLOG-en bidez sortzen baina egitura guztiz ezberdina du. Ezagutzen duzue BLOGGER bezain erabilterraza den serbidorerik euskaraz?

2008/03/10

Educación tecnológica, Celestino Artetaren blog gomendagarria

Gure gusturako teknologia eta hezkuntza primeran uztartzen dituen bloga eta ikastaro hau bukatzen dugunean blog eta teknologia berrietan eguneratua mantentzeko aukera polita:
http://villaves56.blogspot.com/

2008/03/08

Edilim-ekin laguntza

Kaixo JM, ea languntzerik duzun. Egunotan edilim-ekin trasteatzen nabil gero nire blogean txertatzeko asmoz ariketa batzuk sortu nahian.Asuntoa da liburu bat sortu dudala, irudiak eta audioa erabiliz eta guardar eta exportar be ustez ondo egin ditut, ariketa ondo ikusten dut nire pc-an behintzat, baina nire blogean txertatzeko lehenengo eta behin nonbaitera igo behar dodanez google pages-en gordetzen ditut liburua osatzen duten artxiboak:







Eta hemen daukat arazoa, google pages-era igo ostean klikatzen dut "the frog story HTML document-en" eta "error, no se puede leer el archivo" edo horrelako zerbait esaten dit.Zer egiten dut txarto?Mila esker, Ainhoa

2008/03/07

EGUTEGIA




Free Blog Content

ZALANTZA

Kaixo.
Nere blogean zerbait ikutu dut (ez dakit zer) eta eskumako zutabean, elementu bakoitzarekin agertzen zaizkit bi erreminta. Nola ken daitezke?
Eskerrik asko
Bego

2008/03/04

Berbingoaldeu?

Eskuin aldeko zutabean Berbingoaldeu? lehioan txateatzeko aukera jarrri dugu (Txateatzeko borobila berde egon behar dueta zuk bertan klik egin beharko duzu).

Jar ezazu zuk ere zure lehioa hemen duzun azalpena jarraituz

Igandeko hauteskundeak unez-une

2008/03/02

SOS LAGUNTZA

Ba al dago eraren bat blog bateko sarrera bat beste blogara pasatzeko?
Sarreraren izenburuan saguaren eskubiko botoia klikantzen agertzen dira zenbait aukera , baten bat baliogarria ote da?
Frogatu dut "guardar destino como" eta agertu zait" guardar como" gorde dut blogen karpetan eta gorde dit blog osoa (azken sarreraren izenburuaren gainean nengoen).

MAITASUNAREN INDARRA

LEKUONAREN BLOGAN IKUSITAKO BIDEO BAT JARTZEN DIZUET.

LEER EL TEXTO ANTES DE VER EL VÍDEO (merece la pena) el video tiene musica. ¡¡Se te ponen los pelos de punta y no vas poder reprimir tus emociones!!Esta historia es de un padre Australiano que realizaba año a año el Ironman de Australia, y su mayor ilusión era competir al lado de su hijo dicha prueba, el cual - y por desgracia -nació con parálisis cerebral. El Australiano nunca vio la situación de su hijo como obstáculo y entrenó muy fuerte - junto con su hijo - por varios años hasta que llego la hora. El australiano de aproximadamente 60 años inscribió a su hijo y a él mismo al Ironman de Australia. Esta es una prueba para gente grande… realmente gente con mentalidad ganadora, ejemplar, y con convicciones realmente fuertes, y terminar un Ironman es algo fuera de este mundo. La prueba esta compuesta de tres partes comenzando casi siempre al amanecer:1.- Nadar en el mar, o lago un tramo de 4 kms (con el frío de la mañana).2.- Salir de nadar y tomar la bicicleta de ruta y recorrer un trayecto de 180kms ininterrumpidos, con subidas y bajadas muy pesadas.3.- Terminando la ruta de bicicleta, se termina la prueba con un maratón de 42.5 kms, lo cual es una prueba extremadamente agotadora tanto física pero primordialmente mental. Los campeones del mundo lo hacen en 8 horas 15 minutos aproximadamente.Uno de los tantos que compitieron - Mexicano - terminó el pasado fin de semana su primer Ironman de Australia con un tiempo de 12 horas 8 minutos ininterrumpidos. El Australiano - de la historia - lo terminó en un increíble pero cierto tiempo de casi 17 horas, donde las autopistas, circuitos, etc. son cerrados para el transito de los lugareños y continuar la vida como cualquier otro día, pero en este caso, al ver la prueba y quien la estaba ejecutando, la dejaron cerrada hasta que la terminaran por completo, al grado que se hizo de noche! Lo mas bonito y sorprendente de esta persona - y las que hacen este tipo de eventos - es que son personas más fuertes mental que físicamente. Logró terminarlo con su hijo, y realmente es motivante y fuerte. Quería compartir este gran regalo, porque realmente es un vídeo que impacta, de mucho empuje y que no te puede causar indiferencia.Ocasionalmente lo transmiten en el canal de ESPN, pero vale la pena verlo, y lo quiero compartir con vosotros. Espero lo disfrutéis, porque es un ejemplo de vida, coraje, amor propio, orgullo, superación y amor al deporte. El vídeo se llama ‘CAN‘ (puedo)….Tanto si has sido deportista como si no. vas a valorar muchísimo este video.

ZALANTZAK: SEGURTASUN KOPIA

Lehendabizi, eskerrik asko Ainhoa erantzuteagatik.
Baina zalantza gehiago sortu zaizkit eta ez dut bat ere argi ikusten. "Realizar copia de seguridad/Restaurar plantillan" sartu naiz eta egin dudana izan da "Descargar plantilla". Baina kopia honetan zer gorde dugu?
  • Plantila bakarrik gordetzen da?
  • Eskumako zutabean (nere kasuan) dauden gauzak ere kopiatzen dira?
  • Nere kopiak duen pisuagatik nik idatzitako ekarpenak ez dira gordetzen, edo bai?
  • Zerbait galtzen da? Link galtzen dira?

Agertzen da be "Restablecer plantillas de artilugios a los valores predeterminados" Honek zer esan nahi du? (ez naiz ausartzen ikutzen)

"Recuperar la plantilla clasica" hau ere, ez dut ulertzen.

Eskerrik asko

Bego

2008/02/29

SEGURTASUN-KOPIA

Nola egin daiteke gure blogaren segurtasun kopia bat? Eskerrik asko
Bego

2008/02/28

Estik egindako galdera pare bat.

1-Nondik lortu duzu aurkezpen erakargarri hau edo pertsonalizatua da?
Plantilla da ezberdina dena. Nirea http://www.blogandweb.com/ -etik deskargatu nuen. Hemen "categorias"-en azpian "plantillas blogger" etiketa daukazu. Klik egiten baduzu zerrenda luzea aurkituko duzu. Nirea "blogy neo-neon" plantilla da.
2-URL-AK kopiatu ditut txertatxeko nire blogan baina ez dakit noa elkartzen dituzu blogan ikuste diren gifak eta klikatzean agertzen den jokua.
Gif-a, gurebloga5-en JM-ek azaltzen duen moduan txertatzen dut lehenengo sarrera berri baten, ondoren gif-aren gainean klik eginez selekzionatzen dut eta sarrera idazten ari garen lehioaren goiko aldean dagoen "link" ikurra klikatzen dut.
Ondoren lehiotxo bat irekiko zaizu eta han itsasten dut URL-a.

Ez bazara konpontzen edo argibide gehiago nahi izanez gero komentatu nire BLOGEAN edo hemen berton.
Gero arte, Ainhoa Onaindia.

Ez naiz kedadara iritsi

Egia esan berandu ibili naiz, ordenadore aurrean jarri naizenerako 18.00ak ziren, baina uste dut arazoa tresnarekin izan dudala. Beste kedada bat egiteko asmorik ba al duzue?
Josune

2008/02/27

Gaurko "kedada" nola doa?

Aizue, barkatuko didazue, baina gaur arratsaldeko "kedada" horretan parte hartzeko zer egin behar da? Nahikoa al da gurebloga5ean konektatuta egotea ala beste zerbait jakin behar da?
Ezjakina!
moa eta eta pa!

LA WEB2.0 LA REVOLUCION SOCIAL DE INTERNET

LAGUNTZA GONBIDAPENEKIN

BEGORENTZAT:

Uste nuen programak bidaltzen dituen mezuak bidalita neuzkala,auskalo ondo egin dudan.Berriro bidali ditut, oraingoan ez baduzu lortzen eskertuko nizuke laguntza bidaltzea (ikusi dut zure sarrera kaletrosa-n)

KALETROSARENTZAT:

"Ayuda de Blogger-en " irakurri dut zure blog berrian idazteko,berriro jaso behar dudala gonbidapena eta gero...Hobeto ulertzeko irakurri "Problemas con mi invitación " .Jasotzen baldin badut, saiatuko naiz zerbait satzea baina ez dakit lortuko dudanik.

EDOZEINTZAT:Zergaitik nire korreoan jasotzen ditut nire blogan egindako zenbait sarrera?

BESTE BIDEO BAT

Laguntza Scribd-ekin

Oraindik ez dut lortu scribd-etik dokumenturik txertatzerik.
Kopiatzen dut "embed code", eta "edición de HTML-en" kopiatzen dut baina behin eta berriro "required parameter missing. Try re-embedding the document" mezua agertzen zait.
Zer egin dezaket?
Eskerrik asko, Ainhoa.

Web 2.O

Blog-ero bihurtu naizenetik web 2.0-ri buruz askotan entzuten ari naiz. Zer da hau? Ez nekien bez, web 1.0 existitzen zenik. Azkenean Scribd-en kuxkuxeatzen aurkitu dut erantzuna:100 Web 2.0 Ideas for Educators.

PDFn formatoan dagoen liburua nahiko interesgarria iruditu zait. Arazo bakarra da, ingelesez dagoela. RSSri buruz luze azaltzen du idazleak, eta gelan erabiltzeko ideiaren bat topa dezakezue.

Honez aparte, WIKIa zer den azaltzen du ondo. Dena den, ez badakizue ingelesa, youtubeko video hau ikus dezakezue.

2008/02/26

Maitasunarekin bueltaka


Honako testu hau "El normal caos del amor", http://www.casadellibro.com/fichas/fichabiblio/0,3060,2900000802187,00.html?codigo=2900000802187&ca=408, liburu bat da. Ez dut aurkitu oraindik scrib-d en jasotzeko moduan. Ez eta google pages-en. Baina aurreko bideoaren osagarri ona izan daiteke.

AZKENEAN LORTU DUT

Read this doc on Scribd: LaMaestra[1]

2008/02/24

Yes, we can...

Amets polittak... hauteskundeetarako...

Gaizki ulertuak argitu nahiean

Badirudi ez ditudala gauzak behar den bezala egin eta nire blogaren berri zuengana iritsi baino lehen bertan sartzeko gonbidapenak iritsi zaizkizuela batzuei. Sentitzen dut gaizki egin izana, baina ez dut uste horregatik Estibalizek bota didan bronka merezi dudanik.

Hauxe jaso dudan mezua:

"EZ NUEN ESPERO HOLAKO AZPIJOKUA AURKITZEA GURE BLOGAN, BAINA DIRUDIENEZ KOLDARRAK LEKU GUZTIETATIK AGERTZEN DIRA AURPEGIA EMAN.

Zer moduz SENIDEAK? Kaletroso/a-REN BAT ? Nire eskuminak berarentzak.

Euskaldun peto peto bati entzundakoarekin bukatuko dut.PRIMERO CHUPAR CULO Y LUEGO MANDAR A MIERDA
"

Aurpegia emango dut ba: ez naiz inondik inora zuen blogean sartu den broker anonimo bat, ikastaroa egiten ari den Josune Igoa naiz. KALETROSA sarean aritzeko aspalditik erabiltzen dudan ezizena da, bere esanahiari buruz beste batean emango dizkizuet azalpen gehiago baina gure artean bizkaitarrik baldin bada behar bada jakingo du zer esan nahi duen.

Azkenik ohartxo bat Estibalizentzat:

Arrazoia du zure loturan dagoen artikulua idatzi duenak: anonimatuaren mantapean ezkutatuz egiten diren asmo txarreko hainbat komentario koldarkeriaren fruitu dira, baina lehenengo komentarioan diona ere kontuan hartu: anonimotasuna ez da berez txarra, iraintzen duen anonimotasuna eta iraintzea besterik gabe da onartezina. Ez dut uste nire blogean frogak egiteko sartu ditudan ilusio optikoa, Mafaldaren gif animatua eta JM-ren erratari buruzko komentarioak inor iraintzen dituenik... Eta guzti honek Normalkuntzarekin zer lotura izan dezakeen ez dut oraindik aurkitu, ez baldin bada hain zuzen ere "loturak" atalean jarri dudana (portzierto, ezabatu dut)

Eta ahaztu gabe. Guzti honen ondoren norbaiti nire bloga bisitatzeko gogorik gelditzen bazaio hau da helbidea: http://kaletrosa.blogspot.com/ Ez da beste munduko gauza baina nire probatxoak egiten aritu naiz eta hor geratu dira. Badirudi ez ditudala oso ongi egin eta gainera norbait iraindua sentitu dela. Dena den lasai, bihar bertan hasiko naiz lana behar den bezala egiten: kenduko ditut dauden txorrada guztiak eta nire hezkuntza blogaren proiektuko edukiak sartzen hasiko naiz.

Josune Igoa

Lankidetzarako beste tresna

ARDORA PROGRAMA (GIZABURURENTZAT)

Zenbait proba egin ondoren Ardora programarekin uste dut lortu dudala zerbait.Klikatu ateratzen diren web orrietan bi jarduerak ikusteko. Dagoeneko,agian, badakizu egiten. Esan laguntza behar baduzu
http://aulaepa1.googlepages.com/fruta1.html
http://aulaepa1.googlepages.com/ESAERA-ZAHARRAK..htm

2008/02/23

Audioa txertatzen sarreraren azalpena

Audioa txertatzen

http://gurebloga5.googlepages.com/Gurebloga5erako.mp3

GOOGLE READER

Aupa JM,
saiatzen ari naiz google readerren bidez gurebloga5ean harpidetzen baina ez dut lortzen.
- zabaltzen dut google reader
- jartzen dut gure blogaren helbidea
- blogaren azpialdean agertzen den suscribirse atom horretan klikatzen dut, eta...
zure bideoan agertzen den orrialde berria agertu beharrean, "descarga de archivo, advertencia de seguridad" eta "desea guardar este archivo" ko leiho berri bat agertzen zait "defaut, documento desconocido" batekin.
??? Zer dela eta?
moa eta pa!

AUDIO

Kaixo.

Nola sar daiteke audio fitxategi bat? Zenbait blogetan entzuten dira irrati saioak, edo abestiak...
Eskerrik asko eta eskerrik asko Google Readerren erantzunagatik.
Bego

KALETROSA

Kaixo JM,
Onartu dut gonbidapena eta ikusi dut bloga, baina nahi nuen google reader-en bidez harpidetu eta ez dit uzten.
Honi buzuz zerbait gehiago argitzea espero dut.
Laister arte

2008/02/22

GOOGLE READER, LECTOR DE FUENTES

Kaixo.
Nahi dituzun blog edo web gunetara harpidetu ondoren, Google Readerren sartu behar ekarpen berriak ikusteko. Ezin dut nire blogean ikusi Google Readerren sartu barik?
Eskerrik asko.
Bego

2008/02/21

Google Reader, lector de fuentes, creación, 2 de 2

Google Reader, lector de fuentes, uso, 1 de 2

SCRIBD-A FROGATZEN

Read this doc on Scribd: blogs y educacion

2008/02/20

JOSIRENTZAT ETA NAHI DUENARENTZAT




Aupy Josi.


Pestaina horiek egin ditut KompoZer programarekin (dohaineko programa http://www.kompozer.net/download.php )Programan sartuta, taula txertatu dut (nik oraindik ez daukat argi zenbat sartu eta proba moduan 5 sartu ditut). Lauki bakoitzaren barruan idaz daiteke nahi duzuna (nik frantsesa idatzi dut).
Pestaina horiek zuk nahi duzun kanpo aldeko aukeretara eramaten zaituzte (edo nahi dituzun blogetara)
Dena dela hauxe izan da azkenengo pausoa. JMren laguntzarik gabe ez nukeen ezer lortu. JMk esan zidan nola sartu:
Paneletik-Diseño-Elemento de pagina aukeratu. Añadir elemento de pagina eta aukeren artean Texto aukeratu ondoren, menuaren testua idatzi eta loturak gehitu eta lehio hori Titulu azpian mugitu.

Ulertu duzu? Bestela saiatuko naiz hobeto azaltzen edo zehetasun gehiago ematen.

Bego


2008/02/19

BEGORENTZAT GALDERA!!!

Aupa Bego, nola lortu duzu bloggerrek eskaintzen duen plantilaren diseinuan "frantsesa" jartzen duzun pestaina horiek?
pestaina horietan, zuk nahi duzuna jar dezakezu eta lotura egin?
Mila esker
moa eta pa!

SOS laguntza!

Aupa JM,
Scribden bidez, froga gisa power point bat igotzen saiatu naiz. Igotzea lortu dut , baina aurkezpena ez da martxan jartzen. Zer egin dut gaizki?
Moa eta pa!

Scribd-a frogatzen Power point batekin

Galdera

Kaixo denoi,
Jakitea nahiko nuke partaide edo `contribueyentes´moduan agertzeko nire blogeko irakurleak zer egin behar dudan. Mila esker.
Amaia

Bob esponjaren gifa

Ia oraingoan mugitzen den Bob esponja.
spongebob4

PUFFFFFFFFFFFFFFF




Bigarren proba


Cover it live probatzen gaur arratsaldeko 5 etan

2008/02/18

Ardora programarekin sortutako ariketak

Badaki norbaitek zelan txertatu dezakegun gure blogean Ardora programarekin sortutako ariketa bat?
programa honekin ariketa bat sortzen dugunean hiru artxibo sortzen dira, bat .ar,
beste bat .jar eta azkena .HTML (uste dut ondo jarri ditudala). Hiru artxibo hauek elkarrekin egon behar dira karpeta berdinean ariketa ireki ahal izateko.
Mila esker, Ainhoa.

ZALANTZA

Kaixo.

Gonbidatzen dugun jendea gero CONFIGURACION-PERMISOS agertzen da eta alboan "dar permisos de administrador". Gonbidatuek nere blogean idaz dezaten "dar permisos de administrador" klikatu behar dut edo dagoen moduan gonbidatuek idaz dezakete nahi dutena?
Eskerrik asko
Bego

LOTURAK IKASI NAHIAN

Lehenengoan, barkatu ze bi aldiz saitu naiz egiten eta txarto egin dut. Nola kendu dezaket txarto egin dudana?. Ez dakit nola kendu.
Bigarrenean, berriro ekingo diot ikaste honi ea oraingo honetan lortzen dudan.
Hemen irakur dezakezue artikulo ederra, pedagogo on batek egindakoa, Philippe Meirieu izenekoa. Zeri buruz doa? Laburbilduz, guk, irakasleok ez diegu ura eman bakarrik gure ikasleei, ikasleak egarri direnean; baizik eta egarria ere eman behar diegu ura edan nahi ez dutenean.

2008/02/17

LAGUNTZA

Nire lehenengo sarreraren testua orain ez da ikusten,EDITAR ENTRADAS-era joan naiz eta han ondo ikusten da.Zenbait saiakera egin ondoren ez dut lortu berriro ikustea .Zer egin behar dut?
Kaixo denei:
Ea baten batek laguntzen nauen zalantza berri hauekin:

- Posible al da Etiketak azpietiketak edukitzea? Hau da; plastika etiketaren barruan, plastilina, marrazkiak, desetxo azpietiketak egin al daitezke?

- Bloga amaitua dudanean, eta gurasoei berri ematen diedanean, ekarpenetako aukera ikasle-gurasoei mugatu nahi nuke. Horretarako nik kontu berri bat ireki dut eta kontu horri soilik baimena ematea pentsatu du (guraso guztiak email berdina eta klabe berdina). Horretarako configuración permisos añadir autores egin beharko dut, ez da hala? Eta badirudi ikusteko aukera ere mugatu daitekela (LECTORES DEL BLOG).

Bihar astelehena, leuna izan dadila denontzat.

Muxu

gifekin bueltaka

Zin egiten dizuet blogean gifa sartu dudala nire PCtik ImageShacken enbebitu gabe. Baina, teknologiaren misterioak, batzutan badabil eta bestetan ez. Bakarrik "Insertar imagen" eta bilatu fitxategian. Hori bai, sistema dabilenean "Finalizar" sakatu behar da azkar, bestela bi, hiru eta abar aldiz kopiatzen da.
Hemen ikusten duzuenez, igelarekin arazorik ez, baina txoriek ez dute kasorik egin.








Beste gauza bat, nire blogean gifak oso ondo funzionatzen zuen, baina gero diapositiba batzuk sartu ditut (Slideshow) ImageShackekin eta gifa gelditu da. Beno, gifa eta neukan beste argazki bat ere ez zen ikusten.
Socorro...!!!

Cristina

Scribd-en beste adibidea: doc bat

2008/02/16

Scribd-en beste adibidea: pdf bat

Scribd-en adibidea



Eguneratzea: Dokumentua gaur (2007/02/17) igo badu ere hurrengo asteartearte (2007/02/19) ez omen dugu ikusiko hurrengo mezuak adierazi digunez (pazientzia, beraz):

Important MessageScribd is undergoing a major system-wide upgrade. Documents uploaded now will all appear on the site on this Tuesday, February 19, when the upgrade is complete. You should feel free to continue uploading documents - they are not being lost. We are very sorry for this inconvenience, but the upgrade is worth waiting for. (Mensaje Importante Scribd está experimentando un importante nivel de todo el sistema de actualización. Documentos subido ahora todos aparecen en el sitio de este martes, 19 de febrero, cuando la actualización se ha completado. Usted debe sentirse libre para seguir la carga de documentos - que no se está perdiendo. Estamos muy apenados por este inconveniente, pero la actualización se hace esperar.)

Testu dokumentuak argitaratzen blogean Scribd-en bitartez

Baten batek Word-eko .doc fitxategiak nola argitara daitezkeen blogeetan galdetzen zuen (kopiatu eta itsatsi sistema unibertsaletik aparte).Bada, gif animatuekin egiten genuen moduan, fitxategi horiek nonbaiten gorde (kasu honetan Scribd-en) eta gero txertatu (enbebitu) egingo ditugu gure blogean hurrengo ekarpenean (goragokoan, alegia) azaltzen eta emaitza ikusi daitekeen moduan.

Gure aurreko blogariak

Karlos Sukunza eta Maite Fresnillo Gureblogaren aurreko edizioetako lagunek lantzen dituzten blogen erreferentziak bidali dizkigute eta eskuin aldeko zutabean "Gure aurreko blogariak" izeneko zutabean bildu ditugu. Beste batzuen berri ailegatzen zaigunean zerrenda horretan gehituko ditugu.

Zalantza batzuk

Kaixo JM,

bloga aurrera joan ahala, zalantza gehiago topatzen ditut.
  1. Zergaitik gomendatzen da gif bat edo argazki bat ImageShack-en kargatu, gero blogean txertatzeko? Nik zuzenean nire ordenagailutik txertatu ditut eta ondo doaz? Blogaren zerbitzaileak ematen dizun espazioa aurrezteko da, ala?
  2. Web orrialde bati linka egitea erreza da, baina doc artxibo bati nola egiten da? Nire lankide batek Wordpress dauka zerbitzari eta egiten dela errez esan dit.

Eskerrik asko,

Cristina

2008/02/15

Mapak ere txertatu al daitezke? Donostiatik Tolosara galdu ez gaitezen


Ver mapa más grande

www.littlegenies.blogspot.com

boomp3.com

Gif-ak

Kaixo JM, denoi,
Gif-en inguruko galdera batekin nator: nola lortzen dezue denbora osoan mugitzen edukitzea? nik nire blog-ean sartu ditudanak klikeatuta bakarrik hasten dira mugitzen. Mila esker.
Laster arte.

Beste galdera bat

Aupa JM,
zuek aipatutako blog baten bidez www.slide.com helbidera heldu eta argazki bilduma batekin ipuin bat bezala ekoiztea lortu dut. Tira, honaino nahiko erraza! Baina, hemen nire galdera...
haurren marrazkiak eskaneatuz horrelako ipuin bat eginez gero, izango al nuke audacityren bidez marrazki bakoitzari audioa sartzeko aukera, haurrek ekoiztutako ipuina ikustean entzuteko?
moa eta pa!

2008/02/14

Nire ikasle batek egindako elkarrizketa

Ander Matxainek institutuko orientatzaileari zenbait galdera luzatu dizkio gazteen etorkizun laboralari buruz eta erantzunak mugikorrarekin jaso ditu. ///// Ander Matxain entrevista y graba con su móvil su entrevista con Joxean Pinedo, orientador del instituto, sobre las espectativas laborales de la juventud de hoy:


estibloga1

Educacion en valores

Ea oraingo honetan asmatzen dudan,

KONTAGAILUA

web stats

Zenbat pertsona daude sartuta gure blogean?

ESKERRIK ASKO JM ETA AINHOA

Eskerrik asko erantzuteagatik.
Bai ulertu dut JM, zuk proposatzen didazuna. Blog berri bat edo batzuk (behar beste) eta lins moduan sartu. Pentsatzen nuen errezagoa izango zela.
Eskerrik asko Ainhoa. Bai gustatuko litzaidake goikaldean (zenbait blogetan agertzen den moduan) mugitzea baina ez dut uste posible denik Blogerrekin (Edo bai?)
Bego

2008/02/12

Malenen klubeko beste kide bat

Kaixo,Malen:
Dirudienez berdin gaude edo hobeto esanda,ni zu baino okerrago.
Gib mugimenduan egiten zenbait ordu pasatu ondoren,bururatu zitzaidan beste blogentan sartzea eta besteek egindakoai kusten zur eta lur geratu naiz,ikbaina ez dut itxaropenik galtzen, denboraren poderioz lortuko dugu.
Garbi daukat orain nondik hasi behar dudan :
1.Gelako materialak biltzen : videoak, argazkiak, ospakizunen berriak, best lankideek erabiltzen dituzten baliabdeak eta abar eta abar.
2.Zalantza parekoak ditugunez klub bat sortzea bururatu zait eta zure baimerakin ( espero dut )zure izena jarri diot.
3.Eskolan askotan esaten diegu umeei, ikasteko galdetu egin behar dutela, ba nik zuk
egin dituzun galdera berberak ditut.
Ea sorte hona daukagun eta bidaltzen diguten laguntza.
Laister arte.
TXUNDITUTA NAGO! Zuen blogak ikusten aritu naiz eta batzuk oso oso onak iruditu zaizkit. Hain onak hauxen pentsatu dudala, eta horiek zertarako eman zuten ikastaro honetan izena? Garbi dago gai honetan jantziak eta iaioak direla. NIK ERE NAHI DUT! Eta ikasteko prest nagoenez hementxe nire galderak zuentzako:

  1. Cabeceran delako horretan nola egin dezute testua alde batera eraman eta argazkia ez tapatzeko?
  2. Etiketen azpibanaketa nola egin daiteke?
  3. Nola egiten duzue gogoko bideo batekiko lotura egiteko (bideoa txertatu ez, lotura)?
  4. Hainbat blogetan contribuyentes ikusi dut, zer da hori eta nola egiten da?
  5. Dordoka taldeko blogean argazkiez osatutako power point bat ikusi dut, nola txertatu duzu hori?

Ikusten duzuen bezala galdera mordo bat ditut. Orain dela hilabete eta gutxi blogak zeudenik ere ez nekien. Orain mundu berri bat zabaldu zait eta benetan baliagarria eta gozagarria iruditu zait. Salseatzen hasten naiz eta batetik bestera orduak joaten zaizkit. Mesedez erantzun nik ere hobetu nahi dut nire bloga. Mila esker.

Malen

Zalantza

Kaixo.
Lehenengoz,lortu dut nahi nuen posta inprimitzea. Eskerrik asko.
Bigarrenez, nire blogean, etiketa desberdinak sortu ditut mintegietarako. Baina atal desberdin hauetan ekarpen berriak egiten ditudanean, nere blog orokorrean agertzen dira. Nik nahi dudana da (ez dakit posible ote den) etiketa berri hauetan klikatuz gero etiketa berri horiek daramatzaten artikuluetara bideratzea baina blog orokorrean ez agertzea. ¿Posible al da? (Ez dakit ondo azaltzen dudan nere burua).
Bego

TROIARRAK?

Aupa Jose Manuel,
guraso batek mezu bat bidali dit iruzkinetan birusak sartu nahi dizkigutela esanez. Bi iruzkinetan ingelerazko testu bat agertzen da "look here" eta klikatzean, "troiarra" bat omen da, hau da, birusa sartzeko asmakizun bat. Iruzkin horiek ezabatzen saiatu naiz baina ez dut lortzen. Ba al dago aukerarik ezabatzeko?
moa eta pa!

2008/02/11

Zalantza

Orain dela pare bat egun edo foroetan zalantza bat planteatu nuen baina ez dut ikusten, beraz, segurazki, ez nuen bidali edo gaizki bidali nuen. Berriro planteatuko dut. Batzutan, ekarpenak, luzeak direla eta, gustatuko litzaidake imprimitzeko aukera emotea. Ez, dauden ekarpen guztiak inprimatzeko, nik nahi ditudanak baizik. Egin daike?
Bego

José Antonio Marina: ¿Qué hacemos con el bachillerato?


www.Tu.tv

MEREZI DU IKUSTEA BAINA EZIN

Saiatu naiz Jose Antonio Marinaren bideoa igotzen atzo eta gaur ere.
Ez dakit zegatik, dena ondo eginda dagoela ematen du baina, lau aldiz agertu zait : se ha producido un error...
Bideoa, hauxe da:http://tu.tv/videos/JoseAntonioMarina
Agian, oso luzea da eta horrexegatik...
Jakin nahi nuke.
Mila esker.

Hiru zutabe

sarean trasteatzen nabilela hiru zutabedun blog asko ikusi ditut.
Norbaitek ba al daki nire blogean hiru zutabe agertzeko modurik badagoen?
Ainhoa Onaindia.

2008/02/10

FROGA FROGA FROGA

ea iristen den

S.O.S. BERRI BAT!

Beno, bloga martxan jarri dugu gelan... dagoeneko 16 familia eman dute "alta", eta orain datorkidan hurrengo galdera hauxe da: ekarpen berri bat egiten dugun bakoitzean nire helbide elektronikora automatikoki mezu bat iristen da. Zer/Nola egin behar dut ekarpen berri bat dagoen bakoitzean gurasoen e-mailetara mezu bat automatikoki helarazteko?
Mila esker!
Moa eta pa!

GIFEKIN JARRAITUZ

Aupa JM,
zure bideoaren adierazpenei jarraituz lortu dut nire blogean gif animatu bat sartzea, baina ez nik nahi nuen lekuan!! Halere, lortutako emaitzaren animoekin saltseatzen hasi naiz. "Diseño"an sartu naiz eta "añadir un elemento de página"n klikatu ondoren, froga desberdinak egiten hasi eta... iupii! Bingo! nik nahi nuen lekuan jartzea lortu dut! Nola? Bada, "añadir elemento de página"n klikatzean menu bat agertzen da: presentación, encuestas... bada, "lista"n "añadir al blog" klikatuz, beste pantaila agertzen da. Izenburuan nahi duzuna jarri ondoren, "añadir elemento a la lista"ko pantailan Flickrretik kopiatutako Htmlko testua itsatsiz... txa-txan! Gifa eskuin zutabean agertzen da!
Zenbat ikasten ari garen denora gutxin! Je, je...
Moa eta pa!

2008/02/09

Mikel Agirregabiriaren bloga

Kaixo ikastarokideok:

Sarrera honekin blog interesgarri bat nahi dut zuekin konpartitu: Mikel Agirregabiria-rena. Bertan autore prolifikoak gure inguruko berriak, hezkuntza, politika, IKTak eta egunerokotasuna proportzio orekatuan eta modu azkarrean uztartzen ditu. Komeni da noizbehinka bisitatu eta bertako sarrerekin disfrutatzea.

Gif animatuak txertatzen Bloggerren

Behe aldiko gifa nola txertatu dugun azaltzen:


Gif animatuen adibidea

Gif animatu bat txertatzen:

corazonestz4

TOLOSAREA BLOGAN IRAKURRITAKOA


Euskara ikaslearen dekalogoa
Otamotz-en, Urretxu eta Zumarragako Atari Digitalean, Pello Biain-en "Euskara ikasteko hamar aholku" irakurri ditugu eta "gureak" egitea erabaki dugu:1.- Lehenik eta behin, ikas ezazu euskara benetan ikasi nahi duzulako. Hala ez bada, koherentea izan zaitez eta ez ikasi, euskarak maitale libreak nahi baititu, ez menekorik. Eta euskara ikasi beharra baduzu, (lana, titulua...) ikas ezazu euskaraz egin nahi duten pertsonekiko errespetu eta maitasunagatik. Horixe izango da argudiorik onena erdaraz egin nahi duzunean errespetu eta maitasun berberak eskatzeko. 2.- Hurbil zaitez euskararengana aurriritzirik gabe, euskara beste edozein hizkuntza bezain ikasgarria eta mintzagarria baita: euskara ez da ez hobea, ezta txarragoa ere, ez da errazagoa ezta zailagoa ere: utz iezaiozu barreneraino sartzen oztoporik eta aurriritzirik gabe.3.- Eduki ezazu euskara (eta edozer) ezagutzeko jakinmina, jakinminez ezagutza gozagarri baita. Hala ez bada, euskara (eta edozer) aspergarria irudituko zaizu eta berehala gogaituko zara.4.- Uste osoa izan ezazu zeure buruan eta sinets ezazu benetan euskara ikasteko gai zarela, hau da, lehenago edo beranduago eta kosta ahala kosta, zureganatuko duzula. Uste oso honek indar handia emango dizu unerik zailenetan. Hala eta guztiz ere, eraman ezina egiten bazaizu eta sofritzen baduzu, uztazu eta lasai lo egizu.5.- Gogoz ikas ezazu euskara: zenbat eta gehiago ikasi, orduan eta gogozkoago. Izan ere, euskara ikasteko bidean erdia atsegina da eta beste erdia ahalegina. Era berean, gutxi jakin arren, baloratu, gozatu eta handitu dakizuntxoa, horrela, euskara ez da izango falta zaizun zerbait, zure barruan haziz doan eta gero eta zureagotxoa den zerbait baizik.6.- Kontuan hartu milaka ariketa egin beharko dituzula, baina euskara paperean zimeltzea nahi ez baduzu, izan zaitez lotsagabe euskara ahoratzeko orduan eta bila itzazu lagunak euskaraz mintzatzeko, horrela bakarrik ikusiko baituzu aurrera egiten duzula.7.- EGA titulua edo eskuratu behar baduzu, ez ahaztu titulua lortu eta gero hasiko zarela benetan euskara ezagutzen eta zure barruan sendotzen eta bizitza osoa ez dela aski euskara (ezta erdara ere) osoki ikasteko. Eta ez zaitez harritu euskara ikasten duzunean erdara ere ikasten baduzu.8.- Sar zaitez beldurrik gabe euskararen munduan: literatura, kantak, bertsoak... eta ohartuko zara euskara esker onekoa dela: zuk euskarari bizia ematen badiozu, euskarak bizia emango dizu. Bizi ezazu euskara eta euskarak biziko zaitu.9.- Saia zaitez euskara ahalik eta ondoen mintzatzen, baina ez euskaraz perfektuki mintzatzen, perfekzioa jainkoen kontua baita. Erabil itzazu baliabide guztiak: hitzak ikusi, entzun, idatzi, asmatu, jolastu, sentitu, arnastu, laztandu...10.- Goza ezazu euskarak eta erdarak eskainiko dizuten askatasunaz, askatasuna hautatzeko ahalmenean bakarrik gauzatzen baita eta biek merezi dutelako zure askatasun eta maitasun mugagabeak.
Pello Biain: “Euskara ikasteko maitasunezko harremana izan behar duzu berarekin”
--------> JM 0 Iruzkin Etiketak: ,

Haur eta Lehen hezkuntzako bideolanak

Egin daitekenaren adibide polita iruditzen zaigulako:

Loturak idazten Bloggerreko ekarpenetan

Behe aldeko ekarpenaren azalpena:

Loturak

Loturak idazteko bi modu daude:

  1. zuzenean: http://www.elkarrekin.org/ edo http://www2.elkarrekin.org/tolosarea

Eguneratzea (2008-02-10): Loturak blogetako sarreren berezitasun bat dira eta maiz agertzen dira horien artikuluetan. Hona hemen horren adibidea.

Etiketak

Malenek hurrengoa planteatzen zuen SOS: laguntza behar dut ekarpenaren "Comentarios"etan:

Sortutako blogean atal desberdinak egin nahi nituzke (plastikako produkzioak, eraiketetako produkzioak eta idazketako produkzioak), bertan klikatu eta atal horretara joatea, han atal bakoitzeko argazki edo testua agertuko delarik. Hau nola egin? Konplikatuegia ni bezalako blogari xamurrarentzako? ala badago modu sinpleren bat?

Ba ez nuke esango zaila denik, Malen, baina jakin aurretik denoi iruditu zaigu. Adibide batekin azaltzen saiatuko naiz: joan zaitez TOLOSAREA bloga ra eta bertan ikusiko duzu, eskuin aldeko zutabean etiketak izeneko leihoa eta bertan zerrenda bat, hurrengoekin hasten dena:

ADI (1)
Agenda_XXI (1)
Animazioa (1)
Apunteak (1)
Baliabideak (1)
Bideoak (12)
Bideotutorialak (5)

horiek dira tag edo etiketa famatu horiek zuk eskatzen duzuna lortzea bidera diezazuketenak. Baina, nola sartzen dira etiketa horiek bada? esango duzu. Oraintxe sartuko ditut nik batzuk Malen, kontsultak, etiketak idazten ari naizen sarrera honetan: ... ekarpen hau idazten ari naizen leihoaren azpian "Opciones de entrada. Etiquetas de esta entrada: por ej., motocicletas, vacaciones, otoño" ondorengo leihotxoan "Malen, kontsultak, etiketak" idatziz . Ikusi ahalko duzunez artikulu honen azpian agertuko dira etiketa horiek (Nahiz eta maiuskuletan agertuko diren beti larriz agertzen baitira) eta etiketa horiek daramatzaten artikuluetara bideratuko zaitue. Beraz, zuk plastikako_produkzioak, eraiketetako_produkzioak eta idazketako_produkzioak erabil ditzakezu etiketak moduan zure artikuluak gaika klasifikatuta edukitzeko (etiketak hitz bakarrak direla kontuan izan eta erabili ezazu horregatik behe gidoi edo guión bajo delakoa). Ez dakit balio izango zaizun aurreko etiketen erabilera martxan jartzeko. Esango didazu...

Etiketen lehioa argitaratzeko Panelatik, Diseño aukeratu, ondoeren eskuin aldeko zutabeko "Añadir un elemento de página" aukeratu eta agertuko zaizun zerrendan "Etiquetas" aukeratu eta hemen eskuin aldean agertzen den modukoa lortuko duzu. ("Blogak" etiketa ere agertzen da beste kideren batek aurretik erabilia zuelako etiketen aukera horretan). Animo,
Kaixo

Gustatuko litzaidake ekarpenetan aukera emotea imprimitzeko, ez blogean dauden post guztiak imprimatzeko, nik nahi ditudanak baizik. Norbaitek esan ahal dit?

Bego

2008/02/08

Emilio Calatayud-juez de menores

Lehengo baten bidali zidaten eta asko gustatu zitzaidan.

sareko bideoa argitaratzen

Ez naiz ibiltzen bideoak ikusten eta froga bezala nire herriko abeslariak aukeratu ditut KEN 7.

2008/02/07

Gif animatuak

Aupa Jose Manuel,
bideoak txertatzea lortu dut baina gif animatuarekin hasi naizenean, zuk bidalitako lotura irakurtzen hasi eta... "kokatu gifa imageshack serbidorean"... imageshack??? Hi, ni Haur Hezkuntzakoa nauk! Zer da hori? nola igotzen da gifa horrelako serbidorera?
Mooa eta paa!

our pet





Bideoa bidaltzen

Ia lortzen dudan bideoa bidaltzea. Laister arte.

2008/02/06

Mua eta pa

corazonestz4

Gif-a nire ordenadorea jetsi dut hemendik. GVero igo dut Flickr-era eta han eman digute gif-a txertateko kodigo zatia:

eta horrekin, ikusten duzu, moa eta pa bidaltzeko beste aukera bat, bihotzez...

SOS LAGUNTZA

Edizioan, gelako haur guztiak agertzen diren gif animatu bat sartzen ahalegintzen ari naiz eta, igo ondoren, blogean lehenengo argazkia ikusten da baina ez da animazioa martxan jartzen.
Nor ote da, nor ote da... hori lortzeko sekretutxoa duena?
bestalde, inauterietako bideo bat igotzen saiatzen ari naiz baina, denbora dezente pasa ondoren, "error" ematen dit. Pisuagatik izango da? Zenbat mega onartzen du blogak?
moa eta pa!

2008/02/05

Sareko bideo bat nola argitaratzen den azaltzen

Ekarpen honetako bideoan behe aldeko ekarpeneko bideoa ("Sareko bideo bat argitaratzen" ekarpenekoa alegia) nola argitaratu dugun azaltzen saiatu gara.


Sareko bideo bat argitaratzen

Behe aldeko bideoa interneten aurkitu dugu eta gure blogean txertatu nahi izan dugu. Prozedura, nola egin dugun txertatzeko alegia, hurrengo ekarpeneko bideoan ikus daiteke (goi aldeko ekarpenean, beraz):

Bideo lokal bat nola argitaratzen den azaltzen

Ekarpen honetako bideoan beheragoko bideoa ("Bideo lokal bat argitaratzen" ekarpenekoa alegia) nola igo dugun azaltzen saiatu gara.


Bideo lokal bat argitaratzen

Behe aldeko bideoa gure ordenadoretik igo dugu (azkeneko Goya sarien banaketan grabatutako eszena duzue). Prozedura, nola egin dugun igotzeko alegia, hurrengo ekarpeneko bideoan ikus daiteke (goi aldeko ekarpenean, beraz):


kaixo

Nire izena Amaia da, azkenean lortu det sartzea, kontrasenarekin izan det arazoa.
Hezkuntzaren legedi aldaketen inguruan esan beharra daukat; eskola bakoitza ezberdina dela eta kontutan izatekoa dela. Bestalde, gure gizarte hau aldatuz eta aldatuz doa. Eskola egokia iruditzen zait bere pare joatea. Lan asko ere suposatzen du. Ikasleentzako onuragarria baldin bada aurrera.

WEB guneak AINTZINAKOAK ote?

Irakurri berri dut enpresa teknologiko handi askotan wikiak eta blogak erabiltzen dituztela barneko jakintza kudeatzeko eta ikerketak egiteko. Blog bihurtzen ari omen dira egun aintzinako web guneak. Interneteko erakuslehio sinpleak zirenak, lan egiteko, editatzeko eta komunikatzeko tresna bihurtu baitira.

Sarean iraultza

Ikastaro honetan alde batetik bestera zorabiatuta nabilen sensazioa daukat.
Probatzen eta probatzen! hau klikatzen eta irakurtzen ! Oh ez! zertan ari nintzen!
Ah! orain bai! topatu dut erantzuna! Ez, bide honetatik ez da! zerbait gaizki egingo nuen! Honelakoak esaten dizkiot neure buruari. Bai hala da! Baina nire egoera berezi eta pertsonal honek zera eman dit pentsaraztera: Sarean (Ez dakit larriz ala xehez ipini) aldaketa handia eman dela. Lehen Sarean egin zitekeena, informazioa bilatzea bazen , orain berriz informazioa bilatu, idatzi, partekatu eta aldatu daiteke. Sekulako iraultza gertatzen ari dela iruditzen zait.

2008/02/04

Blogeatzen

Eskola munduan lan egiteko modu berriak esperimentatu nahiaz, blog-en ikastaro honetan izena eman nuen. Hasiera baten ez zuen zaila zenik ematen, baina une batzuetan, gidan aipatutako bideak topatzea ia ezina gertatzen zait eta horrelakoetan sentitzen dudan blokeoa  ez da batere atsegina. Hala ere, hainbat denbora honi eskeinita, apurka apurka, aurrera noala esan daiteke. 
Jakingo ote du Hezkuntza Sailak irakasleok eguneratzeko egiten dugun ahalegina baloratzen? Eguneratze honen ondorioz prestatuta ere, izango ote dugu baliabiderik gelan,  erosotasun minimo batez, ikasleekin praktikan jartzeko? Hara hemen, jarduera erdian bururatzen zaizkidan galdera batzuk.
Dena dela, gizarte informatizatu honetan, irakaskuntza ezin da lengo tresneriari atxikita geratu, belaunaldi berrien hezkuntza prozesuan murgilduta baitago eguneroko gure jarduna. Niretzat  ere blogen ikastaro hau izango ahal da IKTen erabileran aurrera pausuak emateko bide bat eta bailabide berri bat ikasleen eskura jartzeko modu bat.
Horren espereoan ari naiz.
 
 

Gonbidapenari erantzuna

Jasotako gonbidapenari erantzutearekin batera, agur bero bat blogkide guztiontzat.

Gonbidapenari erantzuna

Jasotako gonbidapenari erantzutearekin batera, agur bero bat blogkide guztiontzat.

Hik Hasi // aldizkaria

Hik Hasi // aldizkaria

2008/02/03

Norberaren bloga sortzen: gurebloga5-en adibidea

Hurrengo bideotutorialean Gurebloga5 sortzen emandako pausoak ikus daitezke norberaren bloga sortzeko eman beharrekoen adibide moduan lagungarri izan daitezkeelakoan:

SOS: laguntza behar dut

Norberaren bloga sortzen agertuko zaizkigun arazoei aurre egiteko laguntza eskariak ekarpen honen "comentarios"etan idatz ditzakegu elkarren laguntza jasotzeko.

Gurebloga5 hobetu edo osatzeko proposamenak

Gaur egun Gurebloga5-ek duen formatoa berez datorrena da, inongo egokitzapen edo hobespenik gabe (Sortzen hasi garen blogen berri bai gehitu dugu, eta lehioak "berean" edo "berrian" irekitzeko adibide bana eskuin aldeko zutabean gehitzea izan dira gehitu ditugun aukera bakarrak).

Artikulu honen "Comentarios"-etan hobespenak proposatu ditzakegu: hizkuntza, daten formatoa, plantila, etiketak... eta abar luzi bati buruzkoak.

2008/02/02

Estibalizetik proba

Proba bat da besterik ez

2008/02/01

Korreo bidezko ekarpena

Hau da korreo bidez bidalitako ekarpena. Besteari, gonbidapena onartuz egin beharrekoari, izan ponposoagoa jarri diot: "Irakaskuntzaren eraldaketa prozesua edo nola egin gauza berbera baina izen ezberdin bat emanez." eta testu bat kopiatu dut.
Hura agertu da blogean, ea hau ere agertzen den...
--
Josune Igoa

ONARPENA

Uste dut konturatu naizela, azkenean, bideoa ikusi eta gero.

MEZUA

Kaixo:
Une honetan nahi dudana probatzea da, besterik ez.
Ea mezua ikusten den.
Agur bero bat.

froga egiten

Asko kosta, nire lehen mezua

Frogatzen, oraindik!

Hau froga da, ea azken egunetan ireki eta itxi ditudan hainbeste leihok blog-en inguruko hodeiertza zabaltzen didaten.

2008/01/31

Gurebloga5-eko idazle izateko gonbidapenaren onarpena

Kaixo, lagunak:

Zuetariko batzuek zailtasunak izan omen dituzue jaso duzuen gonbidapena onartzeko eta Gurebloga5-eko kolaboratzaile bihurtzeko. Ea hurrengo bideoaren laguntzaz errezago zaizuen eta horrela, bide batez, hurrengo asteetan landuko ditugun baliabideei sarrera egiten diegun. Ekarpen honen comentariosetan eskariak, kritikak, eskaintzak... zehaztgu ditzakegu.

Biloreatik proba

Proba bat da besterik ez

Irakaskuntzaren eraldaketa prozesua edo nola egin gauza berbera baina izen ezberdin bat emanez.

Cristinak jarritako helbidetik hasi eta bueltaka ibili naiz, oso gauza interesgarriak aurkitu ditut, baina gehien gustatu zaidana "http://www.casposidad.com/2006/08/31/la-ensenanza-en-espana/" web orrian aspaldi irakurritako testu batekin berriro ere topo egitea izan da.
Honako hau da:

ENSEÑANZA DE 1960:
Un campesino vende un saco de patatas por 1000 ptas. Sus gastos de producción se elevan a 4/5 del precio de la venta. ¿Cuál es su beneficio?

ENSEÑANZA TRADICIONAL DE 1965:
Un campesino vende un saco de patatas por 1000 ptas. Sus gastos de producción se elevan a 4/5 del precio de venta, esto es, a 800ptas. ¿Cuál es su beneficio?

ENSEÑANZA MODERNA DE 1970:
Un campesino cambia un conjunto P de patatas por un conjunto M de monedas.
El cardinal del conjunto M es igual a 1000 ptas., y cada elemento vale 1 pta. Dibuja 1000 puntos gordos que representen los elementos del conjunto M.
El conjunto F de los gastos de producción comprende 200 puntos gordos menos que el conjunto M. Representa el conjunto F como subconjunto del conjunto M, estudia cuál será su unión y su intersección, y da respuesta a
la cuestión siguiente: ¿Cuál es el cardinal del conjunto B de los beneficios? Dibuje B con color rojo.

L.O.G.S.E.:
Un agricultor vende un saco de patatas por 1000 ptas. Los gastos de producción se elevan a 800 Ptas. Y el beneficio es de 200 ptas.

Actividad: subraya la palabra “patata” y discute sobre ella con tu compañero.

LA PRÓXIMA REFORMA:
“El tío Ebaristo, lavriego, burges, latifundista espanyol facista espekulador i intermediario es un Kapitalista insolidario y centralista q sa enriquezio con 200 pelas al bender espekulando un mogollón d patatas”.

Analiza el testo, vusca las faltas desintasis, dortografia, de puntuacion, y si no las bes no t traumatices q no psa nda.
Ejcribe tono, politono o sonitono con la frase “QUE LISTO EL EBARISTO” y envía unos sms a tus colejas komentando los avusos antidemocraticos dEbaristo i conbocando una manifa expontanea n señal d protesta. Si bas a la manifa sortearan un buga tuneao y guapeado. Pásalo"

Esajerazioa dela argi dago, ez dut uste gauzak hain larriak direnik, baina... ez zaizue iruditzen arrazoi pixka bat duela?

2008/01/30

Kaixo:

Honako artikulo hau aurkitu dut:


http://gabinetedeinformatica.net/wp15/2008/01/24/trabajando-con-comunidades-de-aprendizaje-online/



"Comunidades de aprendizaje" , "Ikas komunitateak", kontzeptoak badu bere esanahia mundu presentzialean, eta on line munduan ere kontzeptualizatua dagoela ikusten dut.

Oso urrutiko kontzeptoa da? Zer iruditzen zaizu "lurkers" kontzeptoa?

Gero arte

Aldaketarik bai?

Legeen aldaketa, errealitatearen aldaketen ondorioz etortzen da. Eta praktika sozialak asko aldatzen ari diren bezala, hezkuntza praktikak asko aldatzen ari dira. Legea, aldaketa legitimatzen duen tresna bat besterik ez da. Aldaketa, testuinguru zehatzetan bizi diren pertsona errealak egiten dutelako. Pentsatu bestela zein eskoletan ikasi genuen, eta zein eskola nahi ditugun gure seme-alabentzat (eta ondorengoentzat).

Ondo izan

 

Marisol Uria

 

Agurra guztioi

Beno, kaixo. Hau da nire lehengo sarrera blog batean. Tresna honi beldurra kentzea gehi halako galdera erantzutea momentu berberean zaila iruditzen zait.

Azken egun hauetan blogeatzen egon naizenez, han topatu dut planteatutako galderari erantzuna: Hezkuntza legedian aldaketarik nahi edota nola egin aldaketa hauek? Irakasle batzuen blog batean komiki bidez erantzuna aurkitu dut. Hemen duzue esteka

http://crisiseducativa.wordpress.com/?s=tira+comica

Cristina

Gaitasunak

Azken finean, irakaskuntzaren ardura, bizitzarako hiritarroon gaitasunak bilakatzea izan beharko litzateke.
Edozertarako kontuan izaten duguna trebetasuna da: mekanikaria oso pertsona zintzoa emoten du eta ahalik eta arinen egin du, gixajoa, nire kotxe kaxkarra konpontzeko. Baina ez da konpontzeko gauza izan eta gaur ezin izango dut lanera joan.
Nire arloan behintzat argi dago hizkuntza tresna bat dela, aparteko erreminta. Horregatik geure helburua, betidanik, "competencia lingüística" hobetzea izan da. Guretzat orduan, legealdi honek ez digu berririk ekartzen: nihil novum sub solem.
Agian, bai, agian oraintxe proposatzen den "trataera bateratua". Agian ingelera, euskera eta gaztelerako irakasleok odoztu egin behar dugu kurrikuluma, irakasgai hiruretan "esaldia" edo "izen sintagma" irakasten dugu eta...

Aster

2008/01/29

PROBAK EGITEN

Mezu hau probak egiteko mezu bat da, ea gauzak nola doazen, OK?

Eta euskararekiko gaitasuna?

Kaixo Jose Manuel:

 

Egin dut gure blogean nire ekarpentxoa. Orain ondo ulertu badut, zuri beste ekarpentxo bat egin behar dizut. Oraingo honetan eta lege berria gaitasunen ingurukoa denez, zer deritzogu gure ikasleek euskaraz hitz egiteko, euskara ulertzeko, idazteko eta irakurtzeko duten gaitasunari buruz? Ez al da ba hizkuntza irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan tresna nagusiena? Eta ikasleek ez badute tresna sendorik, zer gertatzen da irakaskuntza-ikaskuntza prozesuarekin?

 

Ea zer diozuen. Hurren arte blogero guztioi.

Hezkuntza legedian aldaketarik nahi?

Oraindik legedia ez dut ondo ezagutzen nire iritzia emateko (aurreko hiruhilabetean IRALE-n egon naiz eta nire burua eskola mundutik aldentzen saiatu naiz). Dena den sarritan legeak egiten dituztenek gizartean dauden arazo gehienak hezkuntzaren bidez konpondu nahi izaten dituzte: istripuak - Bide Hezkuntza, bullyng-a- Gatazkaren trataera, genero-indarkeria - ... Batzutan zama handia sentitzen dut. Ezin dugu eskoletan den dena konpondu, eta hare gutxiago formakuntza eta baliabideak eskasak direnean.
Nik era zuetako asko bezala, aldaketa ugari jasan ditut dagoeneko. Espero dezagun hau hoberako izatea.
Tira negarrari utziko diot eta hurren arte.

Aldaketak?

Kaixo:
Legedian aldaketak izatea beharrezkoa iruditzen zait, gure gizartean dena
aldatzen ari baita; hala ere, aldaketa hauek gure egunerokotasunean
askotan eragin negatiboa izaten dute: ez gaudelako ados
proposatutakoarekin, ez zaigulako bidezko iruditzen proposamen berria,...
Beraz, aldaketak bai, baina irakasleok eta egiten dugun lana kontutan hartuz.
Ana

Proba-Xabier

Blog bat aurrera eramateko denbora behar dela ezin da uko egin. Ea proba hau ailegatzen den.

Probatzen-probatzen

Handik eta hemendik ibili ondoren hemen ari naiz zerbait idazten. Non galduko ote dira hitz hauek?
Ausartegia ote naiz? ez dakit oso ziur nondik nora ibili naizen hona iristerako.
Han ziak eta baziak.

"Taller de blogs"

Kaixo denoi:
Lagungarri izango zaizuelakoan, momentu honetan asko laguntzen ari zaidan blog bat da hau: http://ticsidro.wordpress.com.
 
 
(2-a ariketa:  lopezirastorza.gurebloga5@blogger.com helbidera mezu bat bidaliz. Kontuan izan e-mailaren "asuntoa" ekarpenaren izenburua izango dela eta e-mailaren testua, berriz, ekarpenaren testua bihurtuko dela blogeko zure ekarpenean.)

Lan hau ez dakit ondo ulertu dudan eta ez dakit hau bazan egitekoa ala ez. Ez nago batere ziur

Blogari gaztetxoak!

Beno, bloga estreinatu berria dugu gelan eta dagoeneko hemen ditut haur guztiak ilaran gelako blogean idazteko asmoz.

Bost urteko gelakoak dira, eta oraingoz beraien kasa ekarpenaK egiteko autonomoak ez direnez, egunean hiru sarrera egitekotan geratu gara.

Saltseatu nahi duenarentzat, hona helbidea: http://dordokagela.blogspot.com

Moa eta pa!

Josi

Blogari guztientzako agurra


Frogatzeko sartu naiz eta honekin blogari guztientzako agurra egin nahi dut.

"Taller de blogs"

Kaixo denoi.

Lagungarria izango zaizuelakoan momentu honetan asko laguntzen ari zaidan blog bat da hau.

Ainhoa Onaindia.

Kaixo!

Bideotxo bat astea umore onez hasteko!

2008/01/28

Proba

Proba egiten ari naiz, egiten ari naizenaz oso ziur ez nagoelako.

Begoña Salve

Kaixo

Kaixo.
 
Begoña naiz eta proba egiten ari naiz ea e-mail baten bidez gore blogara ailegatzen den zerbait

2008/01/27

e-mailez bidalitako proba-ekarpena (e-mailaren "Asuntoa")

Honako hau berriz ekarpenaren testua izango da (e-mailaren "Testua)

2008/01/26

Hezkuntza legedian aldaketarik nahi?

Batzuk legedia egokitu beharra defendatzen dute eta euren ikuspuntuaren aldeko egokitzapenak bultzatu nahi dituzte. Bestek, berriz, lege markoaren iraunkortasunari eutsi nahi diote energiak beste alderdietan pilatzeko: metodologia aladaketan, antolaketa egokitzapenetan...

Eta zuk, Blogak hezkuntzan ikastaroko 5. edizioko kide horrek, zer diozu debate honi buruz?

Hezkuntza legeak aldatzearen aldekoa zara, ala kontrakoa?

Beheko "Comentarios" loturan klik egin eta utzi ezazu zure eritzia (Ez ahaztu zein zaren zehazten)

Ongi etorri

Bienvenidas/os