2008/01/31

Gurebloga5-eko idazle izateko gonbidapenaren onarpena

Kaixo, lagunak:

Zuetariko batzuek zailtasunak izan omen dituzue jaso duzuen gonbidapena onartzeko eta Gurebloga5-eko kolaboratzaile bihurtzeko. Ea hurrengo bideoaren laguntzaz errezago zaizuen eta horrela, bide batez, hurrengo asteetan landuko ditugun baliabideei sarrera egiten diegun. Ekarpen honen comentariosetan eskariak, kritikak, eskaintzak... zehaztgu ditzakegu.

Biloreatik proba

Proba bat da besterik ez

Irakaskuntzaren eraldaketa prozesua edo nola egin gauza berbera baina izen ezberdin bat emanez.

Cristinak jarritako helbidetik hasi eta bueltaka ibili naiz, oso gauza interesgarriak aurkitu ditut, baina gehien gustatu zaidana "http://www.casposidad.com/2006/08/31/la-ensenanza-en-espana/" web orrian aspaldi irakurritako testu batekin berriro ere topo egitea izan da.
Honako hau da:

ENSEÑANZA DE 1960:
Un campesino vende un saco de patatas por 1000 ptas. Sus gastos de producción se elevan a 4/5 del precio de la venta. ¿Cuál es su beneficio?

ENSEÑANZA TRADICIONAL DE 1965:
Un campesino vende un saco de patatas por 1000 ptas. Sus gastos de producción se elevan a 4/5 del precio de venta, esto es, a 800ptas. ¿Cuál es su beneficio?

ENSEÑANZA MODERNA DE 1970:
Un campesino cambia un conjunto P de patatas por un conjunto M de monedas.
El cardinal del conjunto M es igual a 1000 ptas., y cada elemento vale 1 pta. Dibuja 1000 puntos gordos que representen los elementos del conjunto M.
El conjunto F de los gastos de producción comprende 200 puntos gordos menos que el conjunto M. Representa el conjunto F como subconjunto del conjunto M, estudia cuál será su unión y su intersección, y da respuesta a
la cuestión siguiente: ¿Cuál es el cardinal del conjunto B de los beneficios? Dibuje B con color rojo.

L.O.G.S.E.:
Un agricultor vende un saco de patatas por 1000 ptas. Los gastos de producción se elevan a 800 Ptas. Y el beneficio es de 200 ptas.

Actividad: subraya la palabra “patata” y discute sobre ella con tu compañero.

LA PRÓXIMA REFORMA:
“El tío Ebaristo, lavriego, burges, latifundista espanyol facista espekulador i intermediario es un Kapitalista insolidario y centralista q sa enriquezio con 200 pelas al bender espekulando un mogollón d patatas”.

Analiza el testo, vusca las faltas desintasis, dortografia, de puntuacion, y si no las bes no t traumatices q no psa nda.
Ejcribe tono, politono o sonitono con la frase “QUE LISTO EL EBARISTO” y envía unos sms a tus colejas komentando los avusos antidemocraticos dEbaristo i conbocando una manifa expontanea n señal d protesta. Si bas a la manifa sortearan un buga tuneao y guapeado. Pásalo"

Esajerazioa dela argi dago, ez dut uste gauzak hain larriak direnik, baina... ez zaizue iruditzen arrazoi pixka bat duela?

2008/01/30

Kaixo:

Honako artikulo hau aurkitu dut:


http://gabinetedeinformatica.net/wp15/2008/01/24/trabajando-con-comunidades-de-aprendizaje-online/



"Comunidades de aprendizaje" , "Ikas komunitateak", kontzeptoak badu bere esanahia mundu presentzialean, eta on line munduan ere kontzeptualizatua dagoela ikusten dut.

Oso urrutiko kontzeptoa da? Zer iruditzen zaizu "lurkers" kontzeptoa?

Gero arte

Aldaketarik bai?

Legeen aldaketa, errealitatearen aldaketen ondorioz etortzen da. Eta praktika sozialak asko aldatzen ari diren bezala, hezkuntza praktikak asko aldatzen ari dira. Legea, aldaketa legitimatzen duen tresna bat besterik ez da. Aldaketa, testuinguru zehatzetan bizi diren pertsona errealak egiten dutelako. Pentsatu bestela zein eskoletan ikasi genuen, eta zein eskola nahi ditugun gure seme-alabentzat (eta ondorengoentzat).

Ondo izan

 

Marisol Uria

 

Agurra guztioi

Beno, kaixo. Hau da nire lehengo sarrera blog batean. Tresna honi beldurra kentzea gehi halako galdera erantzutea momentu berberean zaila iruditzen zait.

Azken egun hauetan blogeatzen egon naizenez, han topatu dut planteatutako galderari erantzuna: Hezkuntza legedian aldaketarik nahi edota nola egin aldaketa hauek? Irakasle batzuen blog batean komiki bidez erantzuna aurkitu dut. Hemen duzue esteka

http://crisiseducativa.wordpress.com/?s=tira+comica

Cristina

Gaitasunak

Azken finean, irakaskuntzaren ardura, bizitzarako hiritarroon gaitasunak bilakatzea izan beharko litzateke.
Edozertarako kontuan izaten duguna trebetasuna da: mekanikaria oso pertsona zintzoa emoten du eta ahalik eta arinen egin du, gixajoa, nire kotxe kaxkarra konpontzeko. Baina ez da konpontzeko gauza izan eta gaur ezin izango dut lanera joan.
Nire arloan behintzat argi dago hizkuntza tresna bat dela, aparteko erreminta. Horregatik geure helburua, betidanik, "competencia lingüística" hobetzea izan da. Guretzat orduan, legealdi honek ez digu berririk ekartzen: nihil novum sub solem.
Agian, bai, agian oraintxe proposatzen den "trataera bateratua". Agian ingelera, euskera eta gaztelerako irakasleok odoztu egin behar dugu kurrikuluma, irakasgai hiruretan "esaldia" edo "izen sintagma" irakasten dugu eta...

Aster

2008/01/29

PROBAK EGITEN

Mezu hau probak egiteko mezu bat da, ea gauzak nola doazen, OK?

Eta euskararekiko gaitasuna?

Kaixo Jose Manuel:

 

Egin dut gure blogean nire ekarpentxoa. Orain ondo ulertu badut, zuri beste ekarpentxo bat egin behar dizut. Oraingo honetan eta lege berria gaitasunen ingurukoa denez, zer deritzogu gure ikasleek euskaraz hitz egiteko, euskara ulertzeko, idazteko eta irakurtzeko duten gaitasunari buruz? Ez al da ba hizkuntza irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan tresna nagusiena? Eta ikasleek ez badute tresna sendorik, zer gertatzen da irakaskuntza-ikaskuntza prozesuarekin?

 

Ea zer diozuen. Hurren arte blogero guztioi.

Hezkuntza legedian aldaketarik nahi?

Oraindik legedia ez dut ondo ezagutzen nire iritzia emateko (aurreko hiruhilabetean IRALE-n egon naiz eta nire burua eskola mundutik aldentzen saiatu naiz). Dena den sarritan legeak egiten dituztenek gizartean dauden arazo gehienak hezkuntzaren bidez konpondu nahi izaten dituzte: istripuak - Bide Hezkuntza, bullyng-a- Gatazkaren trataera, genero-indarkeria - ... Batzutan zama handia sentitzen dut. Ezin dugu eskoletan den dena konpondu, eta hare gutxiago formakuntza eta baliabideak eskasak direnean.
Nik era zuetako asko bezala, aldaketa ugari jasan ditut dagoeneko. Espero dezagun hau hoberako izatea.
Tira negarrari utziko diot eta hurren arte.

Aldaketak?

Kaixo:
Legedian aldaketak izatea beharrezkoa iruditzen zait, gure gizartean dena
aldatzen ari baita; hala ere, aldaketa hauek gure egunerokotasunean
askotan eragin negatiboa izaten dute: ez gaudelako ados
proposatutakoarekin, ez zaigulako bidezko iruditzen proposamen berria,...
Beraz, aldaketak bai, baina irakasleok eta egiten dugun lana kontutan hartuz.
Ana

Proba-Xabier

Blog bat aurrera eramateko denbora behar dela ezin da uko egin. Ea proba hau ailegatzen den.

Probatzen-probatzen

Handik eta hemendik ibili ondoren hemen ari naiz zerbait idazten. Non galduko ote dira hitz hauek?
Ausartegia ote naiz? ez dakit oso ziur nondik nora ibili naizen hona iristerako.
Han ziak eta baziak.

"Taller de blogs"

Kaixo denoi:
Lagungarri izango zaizuelakoan, momentu honetan asko laguntzen ari zaidan blog bat da hau: http://ticsidro.wordpress.com.
 
 
(2-a ariketa:  lopezirastorza.gurebloga5@blogger.com helbidera mezu bat bidaliz. Kontuan izan e-mailaren "asuntoa" ekarpenaren izenburua izango dela eta e-mailaren testua, berriz, ekarpenaren testua bihurtuko dela blogeko zure ekarpenean.)

Lan hau ez dakit ondo ulertu dudan eta ez dakit hau bazan egitekoa ala ez. Ez nago batere ziur

Blogari gaztetxoak!

Beno, bloga estreinatu berria dugu gelan eta dagoeneko hemen ditut haur guztiak ilaran gelako blogean idazteko asmoz.

Bost urteko gelakoak dira, eta oraingoz beraien kasa ekarpenaK egiteko autonomoak ez direnez, egunean hiru sarrera egitekotan geratu gara.

Saltseatu nahi duenarentzat, hona helbidea: http://dordokagela.blogspot.com

Moa eta pa!

Josi

Blogari guztientzako agurra


Frogatzeko sartu naiz eta honekin blogari guztientzako agurra egin nahi dut.

"Taller de blogs"

Kaixo denoi.

Lagungarria izango zaizuelakoan momentu honetan asko laguntzen ari zaidan blog bat da hau.

Ainhoa Onaindia.

Kaixo!

Bideotxo bat astea umore onez hasteko!

2008/01/28

Proba

Proba egiten ari naiz, egiten ari naizenaz oso ziur ez nagoelako.

Begoña Salve

Kaixo

Kaixo.
 
Begoña naiz eta proba egiten ari naiz ea e-mail baten bidez gore blogara ailegatzen den zerbait

2008/01/27

e-mailez bidalitako proba-ekarpena (e-mailaren "Asuntoa")

Honako hau berriz ekarpenaren testua izango da (e-mailaren "Testua)

2008/01/26

Hezkuntza legedian aldaketarik nahi?

Batzuk legedia egokitu beharra defendatzen dute eta euren ikuspuntuaren aldeko egokitzapenak bultzatu nahi dituzte. Bestek, berriz, lege markoaren iraunkortasunari eutsi nahi diote energiak beste alderdietan pilatzeko: metodologia aladaketan, antolaketa egokitzapenetan...

Eta zuk, Blogak hezkuntzan ikastaroko 5. edizioko kide horrek, zer diozu debate honi buruz?

Hezkuntza legeak aldatzearen aldekoa zara, ala kontrakoa?

Beheko "Comentarios" loturan klik egin eta utzi ezazu zure eritzia (Ez ahaztu zein zaren zehazten)

Ongi etorri

Bienvenidas/os