2008/03/30

Adiorik ez

Beno lagunok, nonbait, ikastaroaren bukaera ofiziala ailegatu da. Nahiz eta aldez aurretik esan dugun bezala blogak, Gurebloga5-ek, jarraituko duen martxan guk nahi dugun bitartean.

Hemendik aurrera artikuluren bat idazten baldin badugu, 23 autoreetako baten batek, edo iruzkinaren bat idazten baldin badu edozeinek zuen e-posta helbidean horren berri jasoko duzue.

Ikastaoran parte hartze handia izan dugula esango nuke:
  • Izena eman zuten 25 kideetatik 23 sartu ziren Elkarrekin atariko ikastaroan eta 22 onartu zuten Gurebloga5 eko autorea izateko gonbidapena, ondoren, 18k sortu zuten euren blogak.
  • Gurebloga5-en 308 testu argitaratu dira, horietatik 180 artikulu.

Ikastaro telematiko hauek nolabaiteko hutsune edo zuloa uzten dute: azkeneko asteetan horrenbesteko "tratua" izan ondoren ez dugu elkarren berri zuzena izateko paradarik... baina beno dena ezin omen da eta konformatu beharko dugu.

Bukatzeko sorteon zuen blogekin eta adiorik ez,

José Manuel

2008/03/18

MILA ESKER DENOI!

Hain bat gauza ikasi ditut eta martxan jartzen ere saiatu naiz. Lehenengo aldia izan da halako ikastaroan parte hartzen nuela eta beldur pixka bat neukan, oso gutxi dakidalako mundu honetatik, baina gustura ibili naiz. Zintzo eta engantxatuta ibili naiz blogeko sarrerak ikusten eta praktikan jartzen.
Nire helburua bete da: badakit zer den bloga eta zelan erabili. Eskerrik asko JM bideak errazteagatik, bideoak oso ondo etorri zaizkit. Espero dut harremanetan segitzea oraindik asko ikasi behar dudalako.
Besarkada bat, ondo pasa oporrak eta laster arte.
Edoia

2008/03/17

AGUR GUZTIOI

Beno, heldu da garaia agur esateko. Oso pozik nago ikasi dudanagatik eta zuek ezagutzeagatik. Ikastaroak mila ate ireki dit eta orain guztiz liluratuta nago blogesfera honetan. Guztion artean talde polita osatu dugu eta elkarrengandik asko ikasi gainera. Agur, JM,eta hurrego arte. Seguru nago mundu birtual honetan berriro aurkituko zaitudala eta zuei, lankideei, berdin.

Cristina

2008/03/16

ALDI BATERAKO AGURRA

Badirudi agurtzeko unea iritsi dela, baina ez dut horretarako gogorik. Ez, ez dut nahi. Gustura aritu naiz eta zuek guztiei esker, asko ikasi dut. Hala ere, zalantza ugari izaten jarraitzen dudanez, espero dut gureblogean zuekin harremanetan jarraitzeko aukera izatea. Zalantzak eta aurrerapenak komunean (amankomunean) jarri eta denok bide honetan aurreratzen jarraitu dezagun. Beno eskarrikaskoooooooo denei eta OPORRAK PRIMERAN IGARO!. Muxu asko

Malen

2008/03/15

ESKERRAK

Nere helburua ikastaro honetan bloga zer zen ikastea eta ikasten nuena nire kideei transmitizea zen. Oso praktikoa izan da ikastaroa eta ikasi dut zer den bloga , nire kideei kontatu diet eta dagoeneko bostek badaukate beren bloga. Pozik nago eta eskernatu nahi ditut lagundu nauten guztiak: Mila esker.
Oporretan ez naiz hurbilduko ordenagailura, beraz opor onak pasa. Laister arte
Bego

2008/03/14

AGURRAN ERE ZALANTZAK

Hau izan da niretzako lehenengo ikastaroa,egia esateko ez nuen espero hainbeste gauza ikastea eta orain erabat engantzatuta nago.Egunero begiratzen ditut zuen sarrerak eta saiatzen naiz nire blogan ikusitakoak satzea, baina batzuk ez ditut lortu ,beraz jarraituko dut nire saiakerekin.
Josi:
Nik txateatzeko ikono hori blogean jarri nuen,baina ailegatzen zitzaizkidan mesuak ulertezinak ziren eta ez dut lortu txateatxea,dirudienez ez dut erabilera ulertu.

Eskertu nahi dizuet zuen laguntza eta ardura.

Laister arte,ondo igaro oporrak eta besarkada handi bat

Biziatu naiz...

...eta guztia ez bada ere, erruaren zati bat JM eta zuek guztiona da, hainbeste gauza interesgarri jartzen dituzue blog honetan eta zuen blogetan gauero guztietatik bueltatxo bat eman eta bertako nobedadeak ikusi gabe ezin dudala lotara joan. Eta gero nire blogan nobedade horiek jartzeko denborarik ez.

Orain oporrak datoz eta kanpora noa, baina bueltan nik ere jarraituko noizean behin bisita bat egiten eta JM eta enparauei nire zalantzak argitzeko eskatzen.

Ondo pasa oporrak, merezi duzue eta.



Josune

BERRIRO HEMEN...ARAZOEKIN ETA AGURRA!

Ebaluaketa, informeak, karpetak... azken bi aste hauetan denbora gutxi eduki dut saltseatzen jarraitzeko!
Tira, txateatzeko ikono hori blogean jarri nuen, baina lankide batzuekin frogak egiten egon ondoren... frakaso totala! Guri ez zaigu ez argitxo berdea pizten ezta erabilgarria jartzen! Gainera, gaur eguerdian JM txateatzeko moduan zegoela agertu zait, eta idazten hasi naizenean flasheko bertsioa aldatzeko eskatu dit. Bertsio berria deskargatu dut, baina ezer, ez dut lortu!
Galderatxo bat... ikastaroa gaur bukatzen da, ezta? Beraz, hemendik aurrera, aio pelaio?
Beno, bada, ni behintzat oso pozik nago gauza piloa ikasi ditudalako eta beste piloa jubilaziorako geratzen zaizkidalako! je, je... Hurrengoan, sakontzeko ikastaro berriren bat proposatu al dezakezue?
Besarkada bat, ondo pasa oporrak eta hurrengo arte!
moa eta pa!

2008/03/13

beste saiakera bat irudia eta soinuarekin


Ainhoa

edilim-ekin jarraituz


Kaixo JM, irudirik eta soinurik gabeko liburua publikatzea ez da zaila, arazoa hauetako bat duen liburua publikatzerakoan sortzen zait.
Baina, zergaitik ez da ikusten ariketa osoa batera eta bestera mugitzen ibili beharrekoan?.

2008/03/12

Bisitan etorri

Google maps-eko mapak txertatzen

Baten batek eskatu zuen mapak nola txerta daitezkenaren azalpena eta hurrengo bideoan primeran egiten dela uste dut:

2008/03/11

Prueba LIM

Nire bloga zertarako.

Frogatarako blogarekin jarraituko dut frogak egiten baina badut nire lanerako lagungarri izan daitekeen bloga sortzeko asmoa. Blog hau itxia izango litzateke eta bertan HN mintegiko partaideek parte hartzeko aukera izango lukete orain arte e-posta bidez egin ditugun zenbait lan, eztabaida eta esperientzia trukaketak egiteko.
Horretarako BLOGGER-ek arazotxo bat du: ez du euskaraz lan egiteko aukerarik ematen. Saiatu naiz NIREBLOG-en bidez sortzen baina egitura guztiz ezberdina du. Ezagutzen duzue BLOGGER bezain erabilterraza den serbidorerik euskaraz?

2008/03/10

Educación tecnológica, Celestino Artetaren blog gomendagarria

Gure gusturako teknologia eta hezkuntza primeran uztartzen dituen bloga eta ikastaro hau bukatzen dugunean blog eta teknologia berrietan eguneratua mantentzeko aukera polita:
http://villaves56.blogspot.com/

2008/03/08

Edilim-ekin laguntza

Kaixo JM, ea languntzerik duzun. Egunotan edilim-ekin trasteatzen nabil gero nire blogean txertatzeko asmoz ariketa batzuk sortu nahian.Asuntoa da liburu bat sortu dudala, irudiak eta audioa erabiliz eta guardar eta exportar be ustez ondo egin ditut, ariketa ondo ikusten dut nire pc-an behintzat, baina nire blogean txertatzeko lehenengo eta behin nonbaitera igo behar dodanez google pages-en gordetzen ditut liburua osatzen duten artxiboak:







Eta hemen daukat arazoa, google pages-era igo ostean klikatzen dut "the frog story HTML document-en" eta "error, no se puede leer el archivo" edo horrelako zerbait esaten dit.Zer egiten dut txarto?Mila esker, Ainhoa

2008/03/07

EGUTEGIA




Free Blog Content

ZALANTZA

Kaixo.
Nere blogean zerbait ikutu dut (ez dakit zer) eta eskumako zutabean, elementu bakoitzarekin agertzen zaizkit bi erreminta. Nola ken daitezke?
Eskerrik asko
Bego

2008/03/04

Berbingoaldeu?

Eskuin aldeko zutabean Berbingoaldeu? lehioan txateatzeko aukera jarrri dugu (Txateatzeko borobila berde egon behar dueta zuk bertan klik egin beharko duzu).

Jar ezazu zuk ere zure lehioa hemen duzun azalpena jarraituz

Igandeko hauteskundeak unez-une

2008/03/02

SOS LAGUNTZA

Ba al dago eraren bat blog bateko sarrera bat beste blogara pasatzeko?
Sarreraren izenburuan saguaren eskubiko botoia klikantzen agertzen dira zenbait aukera , baten bat baliogarria ote da?
Frogatu dut "guardar destino como" eta agertu zait" guardar como" gorde dut blogen karpetan eta gorde dit blog osoa (azken sarreraren izenburuaren gainean nengoen).

MAITASUNAREN INDARRA

LEKUONAREN BLOGAN IKUSITAKO BIDEO BAT JARTZEN DIZUET.

LEER EL TEXTO ANTES DE VER EL VÍDEO (merece la pena) el video tiene musica. ¡¡Se te ponen los pelos de punta y no vas poder reprimir tus emociones!!Esta historia es de un padre Australiano que realizaba año a año el Ironman de Australia, y su mayor ilusión era competir al lado de su hijo dicha prueba, el cual - y por desgracia -nació con parálisis cerebral. El Australiano nunca vio la situación de su hijo como obstáculo y entrenó muy fuerte - junto con su hijo - por varios años hasta que llego la hora. El australiano de aproximadamente 60 años inscribió a su hijo y a él mismo al Ironman de Australia. Esta es una prueba para gente grande… realmente gente con mentalidad ganadora, ejemplar, y con convicciones realmente fuertes, y terminar un Ironman es algo fuera de este mundo. La prueba esta compuesta de tres partes comenzando casi siempre al amanecer:1.- Nadar en el mar, o lago un tramo de 4 kms (con el frío de la mañana).2.- Salir de nadar y tomar la bicicleta de ruta y recorrer un trayecto de 180kms ininterrumpidos, con subidas y bajadas muy pesadas.3.- Terminando la ruta de bicicleta, se termina la prueba con un maratón de 42.5 kms, lo cual es una prueba extremadamente agotadora tanto física pero primordialmente mental. Los campeones del mundo lo hacen en 8 horas 15 minutos aproximadamente.Uno de los tantos que compitieron - Mexicano - terminó el pasado fin de semana su primer Ironman de Australia con un tiempo de 12 horas 8 minutos ininterrumpidos. El Australiano - de la historia - lo terminó en un increíble pero cierto tiempo de casi 17 horas, donde las autopistas, circuitos, etc. son cerrados para el transito de los lugareños y continuar la vida como cualquier otro día, pero en este caso, al ver la prueba y quien la estaba ejecutando, la dejaron cerrada hasta que la terminaran por completo, al grado que se hizo de noche! Lo mas bonito y sorprendente de esta persona - y las que hacen este tipo de eventos - es que son personas más fuertes mental que físicamente. Logró terminarlo con su hijo, y realmente es motivante y fuerte. Quería compartir este gran regalo, porque realmente es un vídeo que impacta, de mucho empuje y que no te puede causar indiferencia.Ocasionalmente lo transmiten en el canal de ESPN, pero vale la pena verlo, y lo quiero compartir con vosotros. Espero lo disfrutéis, porque es un ejemplo de vida, coraje, amor propio, orgullo, superación y amor al deporte. El vídeo se llama ‘CAN‘ (puedo)….Tanto si has sido deportista como si no. vas a valorar muchísimo este video.

ZALANTZAK: SEGURTASUN KOPIA

Lehendabizi, eskerrik asko Ainhoa erantzuteagatik.
Baina zalantza gehiago sortu zaizkit eta ez dut bat ere argi ikusten. "Realizar copia de seguridad/Restaurar plantillan" sartu naiz eta egin dudana izan da "Descargar plantilla". Baina kopia honetan zer gorde dugu?
  • Plantila bakarrik gordetzen da?
  • Eskumako zutabean (nere kasuan) dauden gauzak ere kopiatzen dira?
  • Nere kopiak duen pisuagatik nik idatzitako ekarpenak ez dira gordetzen, edo bai?
  • Zerbait galtzen da? Link galtzen dira?

Agertzen da be "Restablecer plantillas de artilugios a los valores predeterminados" Honek zer esan nahi du? (ez naiz ausartzen ikutzen)

"Recuperar la plantilla clasica" hau ere, ez dut ulertzen.

Eskerrik asko

Bego