2008/03/30

Adiorik ez

Beno lagunok, nonbait, ikastaroaren bukaera ofiziala ailegatu da. Nahiz eta aldez aurretik esan dugun bezala blogak, Gurebloga5-ek, jarraituko duen martxan guk nahi dugun bitartean.

Hemendik aurrera artikuluren bat idazten baldin badugu, 23 autoreetako baten batek, edo iruzkinaren bat idazten baldin badu edozeinek zuen e-posta helbidean horren berri jasoko duzue.

Ikastaoran parte hartze handia izan dugula esango nuke:
  • Izena eman zuten 25 kideetatik 23 sartu ziren Elkarrekin atariko ikastaroan eta 22 onartu zuten Gurebloga5 eko autorea izateko gonbidapena, ondoren, 18k sortu zuten euren blogak.
  • Gurebloga5-en 308 testu argitaratu dira, horietatik 180 artikulu.

Ikastaro telematiko hauek nolabaiteko hutsune edo zuloa uzten dute: azkeneko asteetan horrenbesteko "tratua" izan ondoren ez dugu elkarren berri zuzena izateko paradarik... baina beno dena ezin omen da eta konformatu beharko dugu.

Bukatzeko sorteon zuen blogekin eta adiorik ez,

José Manuel

No hay comentarios: