2008/03/11

Nire bloga zertarako.

Frogatarako blogarekin jarraituko dut frogak egiten baina badut nire lanerako lagungarri izan daitekeen bloga sortzeko asmoa. Blog hau itxia izango litzateke eta bertan HN mintegiko partaideek parte hartzeko aukera izango lukete orain arte e-posta bidez egin ditugun zenbait lan, eztabaida eta esperientzia trukaketak egiteko.
Horretarako BLOGGER-ek arazotxo bat du: ez du euskaraz lan egiteko aukerarik ematen. Saiatu naiz NIREBLOG-en bidez sortzen baina egitura guztiz ezberdina du. Ezagutzen duzue BLOGGER bezain erabilterraza den serbidorerik euskaraz?

No hay comentarios: