2008/01/26

Hezkuntza legedian aldaketarik nahi?

Batzuk legedia egokitu beharra defendatzen dute eta euren ikuspuntuaren aldeko egokitzapenak bultzatu nahi dituzte. Bestek, berriz, lege markoaren iraunkortasunari eutsi nahi diote energiak beste alderdietan pilatzeko: metodologia aladaketan, antolaketa egokitzapenetan...

Eta zuk, Blogak hezkuntzan ikastaroko 5. edizioko kide horrek, zer diozu debate honi buruz?

Hezkuntza legeak aldatzearen aldekoa zara, ala kontrakoa?

Beheko "Comentarios" loturan klik egin eta utzi ezazu zure eritzia (Ez ahaztu zein zaren zehazten)

16 comentarios:

ig dijo...

Aldaketak beti daude ongi, baina hezkuntzaren hoberako badira. Soinketan emango diren aldaketekin, adibidez, ez nator bat.

bego dijo...

Hezkuntza legedia asko egon dira irakaskuntza hasi nintzenetik. Eta egia esan, ez dut ikusten hobeto gaudenik. Agian, legediak egiten dituztenak oso urrun daudelako bizi garen egoeratik.

Begoña Salve

ig dijo...

Guztiz ados nago.

Aster Navas dijo...

Urte ugari daramatzat irakaskintan eta legedi batzuk bizi ditut:
diseinatzen dutenok maizago pasatu beharko lirateke klaseetatik.
Zihur borondate onez egiten direla, zentruetan daukagun aniztasunari aurre egiteko asmotan, baino teoriak, behin baino gehiagotan, ez du ezertarako balio izaten eguneroko errealitatean oinarriturik ez dagoelako.

Aster.

gizaburu dijo...

Momentuz, ikastetxean ditugun hainbat proiektutan sakontzearekin eta aurrera eramatearekin nahiko dugula esango nuke.

Ainhoa Onaindia.

Josi dijo...

Hezkuntza legean aldaketak nahita nahizkoak iruditzen zaizkit. Zorionez, EAEn "Eskola lege" berria egiteko lehen urratsak ematen hasi dira. Badirudi lehen zirriborroa legislatura hau bukatu baino lehen aterako dutela eta espero dezagun oraingo honetan Hezkuntza sistemaren arazoei adarretatik heltzea. Bide horretan, "Euskal Herriko Hezkuntza Akordioan" ( http://www.hezkuntzaakordioa.net )agertzen diren eskubideak lagungarri izan daitezkela iruditzen zait. Moa eta pa!

Maiku dijo...

Legea aparte utzita, eskolan dugun egoeran murgildu behar da.Hau izan behar da gure errealitatea (legea ez)Eskola batek bere ezaugarriei eta bere egoerari begira egin behar du lana, dugun errealitatea hobetzeko.

Kaletrosa dijo...

Eskolan urte asko pasa ditut eta duela bi urte Berritzegune batean nago. Ikastetxetan legedi aldaketa horren berri ematea eta mintegiko irakasleekin horri buruz hausnartzea tokatzen ari zait orain...
Ez nuke esango aldaketa txarra denik baina lehengoan irakasle batek esaten zidana errepikatuko dizuet: "Eskolan gerrillatan gauden bitartean hor goikoak hemendik urte batzuetara emaitzak jasotzeko asmoa duten estrategiak prestatzen dituzte..."

xabier dijo...

Eskolen egoerek aldatzen dituzte legeak. Legeek ez dituzte eskolak aldatzen. Legedia beti atzerago dabil, inoiz ez ditu bete eskolaren beharrak, indarrak eskoletan daude.

marije dijo...

Hezkuntzak Legediak azken aldian gobernuarekin batera aldatzen dira. Legediak aldatu bahar duela zalantzarik ez, baina hain maiz... ez digu denborararik ematen lege berriak ezagutu eta egunerokoan aplikatzeko. Gure jardunean koherenteak baldin bagara ondo, nahiz eta batzutan alegalak edo izan.

Ramon Blazquez dijo...

Hezkuntza legedian aldaketarik nahi?
Hezkuntza hobetzea lanaren bidez lortuko dugu, hau da, ekintzen edota proiekuen bitartez; eta ez legearen eraginez. Nork jarriko du legea martxan? Gu izango gara egileak.
Hala ere, legeak ekartzen badizkigu baliabideak, legeari ondo deritzot; legeak esaten badigu marko teoriko on bat, orduan aurrera.

Ramon Blazquez

ainhoa dijo...

kaixo:

Nire ustez, aldaketak beti ondo etortzen dira, baldin eta hezkuntzaren garapenerako onak badira. Legeak beti urrun bezala ikusten dira, eta gaur egun hezkuntzaren metodologia eta ikastetxe bakoitzaren nortasuna mantendu, garatu eta sustatu beharko genukeela. Gainera, askotan ahazten zaiguna da. azkenean zertarako gaude? Legeak betetzeko, ala behar bezalako hezkuntza emateko?

MALEN dijo...

Nire komentarioa artikulu batean azaldu nuen beraz ez dut berriro idatziko. Bainan berriro salseatzen konturatu naiz hau ez nuela egin, beraz hementxe doa.

Malen

Anónimo dijo...

Nik uste dut, orokorrean, legeak gizartean gertatzen diren egoerak bideratu eta arautzeko balio duten markoak direla.Sarritan edo gehienetan gizartearen atzetik datoz. Pentsatu nahi dut, etorriko den hezkuntza legeak aurrekoak dituen hutsuneak betetzeko eta egoera berriei aurre egiteko balio izango duela.
Baina ez dugu ahaztu behar, benetan eskolaren eraldatzaile den irakasleaz. Izango al du nahiko formakuntza, denbora eta indarra?

Anónimo dijo...

Goian agertzen den anonimo bezala izendatzen duena , ni naiz: Mari Jose.

maribi dijo...

Hezkuntza legedian ere egokitzapenak egin beharrekoak izango dira gizartean eman diren aldaketak ikusita. Orain, zein aldaketa? Hor dago koska. Egon izan dira lege nahiko aurreratuak, baina benetan martxan jartzeko betarik ez dute izan. Eta lege aldaketa asko egiteak ez dut uste Hezkuntzari laguntzen dionik. Beraz, lege aldaketa edo egokitzapena bai, baina, gero behar diren bitartekoak jarri eta benetako ezarpena eman eta ondorioak atera arte aldaketa berririk ez. Ez da serioa hainbat aldaketa ematea!
Maribi