2008/01/29

Eta euskararekiko gaitasuna?

Kaixo Jose Manuel:

 

Egin dut gure blogean nire ekarpentxoa. Orain ondo ulertu badut, zuri beste ekarpentxo bat egin behar dizut. Oraingo honetan eta lege berria gaitasunen ingurukoa denez, zer deritzogu gure ikasleek euskaraz hitz egiteko, euskara ulertzeko, idazteko eta irakurtzeko duten gaitasunari buruz? Ez al da ba hizkuntza irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan tresna nagusiena? Eta ikasleek ez badute tresna sendorik, zer gertatzen da irakaskuntza-ikaskuntza prozesuarekin?

 

Ea zer diozuen. Hurren arte blogero guztioi.

No hay comentarios: