2008/01/30

Gaitasunak

Azken finean, irakaskuntzaren ardura, bizitzarako hiritarroon gaitasunak bilakatzea izan beharko litzateke.
Edozertarako kontuan izaten duguna trebetasuna da: mekanikaria oso pertsona zintzoa emoten du eta ahalik eta arinen egin du, gixajoa, nire kotxe kaxkarra konpontzeko. Baina ez da konpontzeko gauza izan eta gaur ezin izango dut lanera joan.
Nire arloan behintzat argi dago hizkuntza tresna bat dela, aparteko erreminta. Horregatik geure helburua, betidanik, "competencia lingüística" hobetzea izan da. Guretzat orduan, legealdi honek ez digu berririk ekartzen: nihil novum sub solem.
Agian, bai, agian oraintxe proposatzen den "trataera bateratua". Agian ingelera, euskera eta gaztelerako irakasleok odoztu egin behar dugu kurrikuluma, irakasgai hiruretan "esaldia" edo "izen sintagma" irakasten dugu eta...

Aster

2 comentarios:

Cristina Sierra dijo...

Guztiz ados nago zurekin. Klaseetan hizkuntza ezberdinetako irakasleok behin eta berriro errepikatzen dugu gauza bera. Zergaitik ez gara ados jartzen eta elkarrekin lan egiten dugu?
Getxoko berritzegunean lanean gabiltza "hizkuntzen trataera bateratuan". Poliki goaz zerbait prestatzen. Hemen ikus dezakezu iaz egindako webquestak
http://www.saretik.net/ticlenguas/seminario_t_i_l_.htm
Cristina

Aster Navas dijo...

Oso erabilgarriak; geure mintegia horren bila zebiltzan.

Eskerrik asko, Cristina.

Aster.