2008/02/24

Gaizki ulertuak argitu nahiean

Badirudi ez ditudala gauzak behar den bezala egin eta nire blogaren berri zuengana iritsi baino lehen bertan sartzeko gonbidapenak iritsi zaizkizuela batzuei. Sentitzen dut gaizki egin izana, baina ez dut uste horregatik Estibalizek bota didan bronka merezi dudanik.

Hauxe jaso dudan mezua:

"EZ NUEN ESPERO HOLAKO AZPIJOKUA AURKITZEA GURE BLOGAN, BAINA DIRUDIENEZ KOLDARRAK LEKU GUZTIETATIK AGERTZEN DIRA AURPEGIA EMAN.

Zer moduz SENIDEAK? Kaletroso/a-REN BAT ? Nire eskuminak berarentzak.

Euskaldun peto peto bati entzundakoarekin bukatuko dut.PRIMERO CHUPAR CULO Y LUEGO MANDAR A MIERDA
"

Aurpegia emango dut ba: ez naiz inondik inora zuen blogean sartu den broker anonimo bat, ikastaroa egiten ari den Josune Igoa naiz. KALETROSA sarean aritzeko aspalditik erabiltzen dudan ezizena da, bere esanahiari buruz beste batean emango dizkizuet azalpen gehiago baina gure artean bizkaitarrik baldin bada behar bada jakingo du zer esan nahi duen.

Azkenik ohartxo bat Estibalizentzat:

Arrazoia du zure loturan dagoen artikulua idatzi duenak: anonimatuaren mantapean ezkutatuz egiten diren asmo txarreko hainbat komentario koldarkeriaren fruitu dira, baina lehenengo komentarioan diona ere kontuan hartu: anonimotasuna ez da berez txarra, iraintzen duen anonimotasuna eta iraintzea besterik gabe da onartezina. Ez dut uste nire blogean frogak egiteko sartu ditudan ilusio optikoa, Mafaldaren gif animatua eta JM-ren erratari buruzko komentarioak inor iraintzen dituenik... Eta guzti honek Normalkuntzarekin zer lotura izan dezakeen ez dut oraindik aurkitu, ez baldin bada hain zuzen ere "loturak" atalean jarri dudana (portzierto, ezabatu dut)

Eta ahaztu gabe. Guzti honen ondoren norbaiti nire bloga bisitatzeko gogorik gelditzen bazaio hau da helbidea: http://kaletrosa.blogspot.com/ Ez da beste munduko gauza baina nire probatxoak egiten aritu naiz eta hor geratu dira. Badirudi ez ditudala oso ongi egin eta gainera norbait iraindua sentitu dela. Dena den lasai, bihar bertan hasiko naiz lana behar den bezala egiten: kenduko ditut dauden txorrada guztiak eta nire hezkuntza blogaren proiektuko edukiak sartzen hasiko naiz.

Josune Igoa

4 comentarios:

MALEN dijo...

KAIXO JOSUNE: ZURE BLOGEAN SARTZEN SAIATU NAIZ BAINA SARRERA MUGATUA DAUKAZU. IKASTAROA IRAUTEN DUEN BITARTEAN AGIAN HOBE SARRERA IREKITZEN BADUZU, EZ?
ANIMO, MUXU

Estibaliz dijo...

Kaixo Josune:
Hau hanka sartzea!
Jaso nuen lehenengo gonbidapena zurea izan zen, ilusioz beterik zure blogan sartu nintzen baina ikusterakoan, txundituta geratu nintzen eta JM-ri galdetzea erabaki nuen baina ez zekien zeri buruz ari nintzen .
Aurretik, ezagutzen nituen blogak erabat ezberdinak ziren eta hor utzi nuen baina hurrengo egunean, erabat moskeatuta......

Estibaliz dijo...

bi sarrera xelebre horiek sartu nituen .Gogorrak ? bai gogorra gero nire hitzak GUREBLOGA5-EAN irakurtzea.
Erabat damuturik nago eta zure barkamena espero dut.
Noski parte hartuko dudala zure blogan,baimena ematen badidazu eta nirea irekita dago zuretzat.
Ea lan polita egiten dugun!
Barkatu eta muxu.
Laister arte.

Kaletrosa dijo...

Neuk ere moskeatua nengoen momentu batean idatzi nuen mezua eta behar bada gogorregia izan zen, baina gauza bat ikasi dut: lan bakoitzak bere gunea du eta hau ez da nik sortu ditudan tontokeriak jartzeko lekua, beraz blog hori ezabatu eta ikastaroak proposatzen duen modukoa egingo dut.