2008/02/04

Blogeatzen

Eskola munduan lan egiteko modu berriak esperimentatu nahiaz, blog-en ikastaro honetan izena eman nuen. Hasiera baten ez zuen zaila zenik ematen, baina une batzuetan, gidan aipatutako bideak topatzea ia ezina gertatzen zait eta horrelakoetan sentitzen dudan blokeoa  ez da batere atsegina. Hala ere, hainbat denbora honi eskeinita, apurka apurka, aurrera noala esan daiteke. 
Jakingo ote du Hezkuntza Sailak irakasleok eguneratzeko egiten dugun ahalegina baloratzen? Eguneratze honen ondorioz prestatuta ere, izango ote dugu baliabiderik gelan,  erosotasun minimo batez, ikasleekin praktikan jartzeko? Hara hemen, jarduera erdian bururatzen zaizkidan galdera batzuk.
Dena dela, gizarte informatizatu honetan, irakaskuntza ezin da lengo tresneriari atxikita geratu, belaunaldi berrien hezkuntza prozesuan murgilduta baitago eguneroko gure jarduna. Niretzat  ere blogen ikastaro hau izango ahal da IKTen erabileran aurrera pausuak emateko bide bat eta bailabide berri bat ikasleen eskura jartzeko modu bat.
Horren espereoan ari naiz.
 
 

No hay comentarios: