2008/02/12

TXUNDITUTA NAGO! Zuen blogak ikusten aritu naiz eta batzuk oso oso onak iruditu zaizkit. Hain onak hauxen pentsatu dudala, eta horiek zertarako eman zuten ikastaro honetan izena? Garbi dago gai honetan jantziak eta iaioak direla. NIK ERE NAHI DUT! Eta ikasteko prest nagoenez hementxe nire galderak zuentzako:

  1. Cabeceran delako horretan nola egin dezute testua alde batera eraman eta argazkia ez tapatzeko?
  2. Etiketen azpibanaketa nola egin daiteke?
  3. Nola egiten duzue gogoko bideo batekiko lotura egiteko (bideoa txertatu ez, lotura)?
  4. Hainbat blogetan contribuyentes ikusi dut, zer da hori eta nola egiten da?
  5. Dordoka taldeko blogean argazkiez osatutako power point bat ikusi dut, nola txertatu duzu hori?

Ikusten duzuen bezala galdera mordo bat ditut. Orain dela hilabete eta gutxi blogak zeudenik ere ez nekien. Orain mundu berri bat zabaldu zait eta benetan baliagarria eta gozagarria iruditu zait. Salseatzen hasten naiz eta batetik bestera orduak joaten zaizkit. Mesedez erantzun nik ere hobetu nahi dut nire bloga. Mila esker.

Malen

3 comentarios:

Josi dijo...

Aupa Malen, luzatu dituzun galderen artean nik bi erantzuteko gai naiz, besteak oraingoz ez: Goialdean argazkia eta izena nola jarri eta gelako haurren argazkiekin gif animatu bat nola egin (ez da power point bat)
Beno, biak egin ahal izateko hasieran photoshop programa erabili behar duzu. Ba al dakizu photoshop era sinple batean erabiltzen? Zure erantzuna zein den ikusi ondoren era batera edo bestera adieraziko dizut, ados?
Moa eta pa!

MALEN dijo...

Photoshop ezagutu ezagutzen dut, baina oso modu sinplean: recortar, aplicar filtro...eta ezer gutxi gehiago.
Dena den mila esker erantzuteagatik.

Moa eta pa zuretzako ere!

Josi dijo...

Aupa Malen, zure helbidera mezua bidali dizut iruzkin honetan arazoak izan baititut. Zer denarekin erantzun!
Moa eta pa!