2008/02/10

S.O.S. BERRI BAT!

Beno, bloga martxan jarri dugu gelan... dagoeneko 16 familia eman dute "alta", eta orain datorkidan hurrengo galdera hauxe da: ekarpen berri bat egiten dugun bakoitzean nire helbide elektronikora automatikoki mezu bat iristen da. Zer/Nola egin behar dut ekarpen berri bat dagoen bakoitzean gurasoen e-mailetara mezu bat automatikoki helarazteko?
Mila esker!
Moa eta pa!

1 comentario:

Anónimo dijo...

Kaixo, Josi:

Egin izan dut kontaktuen talde bat osatu eta abisuak jasotzean talde horretako lagunei berbidaltzea (reenviar). Begiratzen aritu naiz ea gmailen automatizatu daitekeen eta filtroekin zerbait egin zitekeen, 20 baino gutxigo balira izena eman duten lagunak, baina nahiko laborioso izango litzateke.
Dena dela interesgarria izango litzateke zuk esaten duzuna lortzea ea baten bat konturatzen garen.

Moa eta pa!