2008/02/03

SOS: laguntza behar dut

Norberaren bloga sortzen agertuko zaizkigun arazoei aurre egiteko laguntza eskariak ekarpen honen "comentarios"etan idatz ditzakegu elkarren laguntza jasotzeko.

6 comentarios:

muria dijo...

Kaixo:

Nola egingo nuke, sortu dudan blogean akats bat zuzentzeko?

Eta nola egin bideo bat ikus dedin? Hau da, lotura bat egin dut, baina bideoa beraren "Argazkia" erakusteko?

Mila esker

JMLI dijo...

Kaixo, Marisol:

Akatsaren kasuan, ondo ulertu badut esan nahi duzuna, blogak kudeatzeko panelean "Creación de entradas" pestañan edo irtengunean, "Editar entradas" azpipestaña aukeratu eta aldatu nahi duzun ekarpenaren titulu aurrean "Editar" aukera duzu. Aldaketa burututakoan gorde botoian klik eta aldaketa gauzatuta izango duzu.

Bideoak argitaratzeko prozedura ekarpen berriekin azalduko dizut "Comentarios"etan ezin direlako bideoak txertatu. Ea horrekin asmatzen duzun, suerte!

JM

AMUG dijo...

Kaixo!
Nire arazoa da etxeko ordenagailuan (bajan nago eta eskolakoa ezin erabili) ezin dudala bideorik ikusi, zer behar da programa bereziren bat?
Eskarrikasko

Anónimo dijo...

Kaixo:

Youtube-ko bideoak ikusi ahal izateko http://www.adobe.com/es/products/flashplayer/ tik jeisten den Flash Player plugina instalatuta izan behar dugu. Agian izan daitke hori falta zaizula?

JM

MALEN dijo...

Kaixo Jose Manuel:

Sortutako blogean atal desberdinak egin nahi nituzke (plastikako produkzioak, eraiketetako produkzioak eta idazketako produkzioak), bertan klikatu eta atal horretara joatea, han atal bakoitzeko argazki edo testua agertuko delarik. Hau nola egin? Konplikatuegia ni bezalako blogari xamurrarentzako? ala badago modu sinpleren bat?

muria dijo...

Kaixo berriro Josema:

gertatzen ari zait, behin eta berriro, aldaketak egiten ditudala eta ez direla gero onartuak izaten blogean (nahiz eta onartuta izan dela adierazi)

Arrazoa da edo?

Mila esker
marisol