2008/02/10

GIFEKIN JARRAITUZ

Aupa JM,
zure bideoaren adierazpenei jarraituz lortu dut nire blogean gif animatu bat sartzea, baina ez nik nahi nuen lekuan!! Halere, lortutako emaitzaren animoekin saltseatzen hasi naiz. "Diseño"an sartu naiz eta "añadir un elemento de página"n klikatu ondoren, froga desberdinak egiten hasi eta... iupii! Bingo! nik nahi nuen lekuan jartzea lortu dut! Nola? Bada, "añadir elemento de página"n klikatzean menu bat agertzen da: presentación, encuestas... bada, "lista"n "añadir al blog" klikatuz, beste pantaila agertzen da. Izenburuan nahi duzuna jarri ondoren, "añadir elemento a la lista"ko pantailan Flickrretik kopiatutako Htmlko testua itsatsiz... txa-txan! Gifa eskuin zutabean agertzen da!
Zenbat ikasten ari garen denora gutxin! Je, je...
Moa eta pa!

No hay comentarios: