2008/02/09

Etiketak

Malenek hurrengoa planteatzen zuen SOS: laguntza behar dut ekarpenaren "Comentarios"etan:

Sortutako blogean atal desberdinak egin nahi nituzke (plastikako produkzioak, eraiketetako produkzioak eta idazketako produkzioak), bertan klikatu eta atal horretara joatea, han atal bakoitzeko argazki edo testua agertuko delarik. Hau nola egin? Konplikatuegia ni bezalako blogari xamurrarentzako? ala badago modu sinpleren bat?

Ba ez nuke esango zaila denik, Malen, baina jakin aurretik denoi iruditu zaigu. Adibide batekin azaltzen saiatuko naiz: joan zaitez TOLOSAREA bloga ra eta bertan ikusiko duzu, eskuin aldeko zutabean etiketak izeneko leihoa eta bertan zerrenda bat, hurrengoekin hasten dena:

ADI (1)
Agenda_XXI (1)
Animazioa (1)
Apunteak (1)
Baliabideak (1)
Bideoak (12)
Bideotutorialak (5)

horiek dira tag edo etiketa famatu horiek zuk eskatzen duzuna lortzea bidera diezazuketenak. Baina, nola sartzen dira etiketa horiek bada? esango duzu. Oraintxe sartuko ditut nik batzuk Malen, kontsultak, etiketak idazten ari naizen sarrera honetan: ... ekarpen hau idazten ari naizen leihoaren azpian "Opciones de entrada. Etiquetas de esta entrada: por ej., motocicletas, vacaciones, otoño" ondorengo leihotxoan "Malen, kontsultak, etiketak" idatziz . Ikusi ahalko duzunez artikulu honen azpian agertuko dira etiketa horiek (Nahiz eta maiuskuletan agertuko diren beti larriz agertzen baitira) eta etiketa horiek daramatzaten artikuluetara bideratuko zaitue. Beraz, zuk plastikako_produkzioak, eraiketetako_produkzioak eta idazketako_produkzioak erabil ditzakezu etiketak moduan zure artikuluak gaika klasifikatuta edukitzeko (etiketak hitz bakarrak direla kontuan izan eta erabili ezazu horregatik behe gidoi edo guión bajo delakoa). Ez dakit balio izango zaizun aurreko etiketen erabilera martxan jartzeko. Esango didazu...

Etiketen lehioa argitaratzeko Panelatik, Diseño aukeratu, ondoeren eskuin aldeko zutabeko "Añadir un elemento de página" aukeratu eta agertuko zaizun zerrendan "Etiquetas" aukeratu eta hemen eskuin aldean agertzen den modukoa lortuko duzu. ("Blogak" etiketa ere agertzen da beste kideren batek aurretik erabilia zuelako etiketen aukera horretan). Animo,

No hay comentarios: